Gizakietan Yersinia spp identifikatu eta kontrolatzearen gaineko iritzia – EFSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) zientzia-iritzi bat argitaratu du Yersinia spp.ren gainean. Gauzak horrela, iritzi horren bidez erantzun ahal izan die EFSAren barruan planteatutako hurrengo gaiei: 1) Gizakientzat patogenoa den Yersinia enterocoliticaren serotipoak identifikatzea. 2) Hainbat gomendio eman ditu gizakientzat patogenoa den Yersinia enterocoliticaren serotipoak animalietan zein elikagaietan antzeman eta identifikatzeko erabili behar diren analisi-metodoez. 3) Animalietan zein elikagaietan Yersinia pseudotuberculosis bakteria kontrolatu beharra eta 4) Hainbat gomendio eman ditu animalietan zein elikagaietan Yersinia spp kontrolatzeko metodoez. Izan ere, metodo horiek eraginkorrenak izan behar dira giza osasuna abiapuntutzat hartzen badugu.