EFSAren azken ebaluazioaren arabera, aukera gutxi dago glisofatoa genotoxikoa izateko gizakientzat edo gaitasun kartzinogenoa izateko. Azterlan horiek baliagarriak izan dira honako muga toxikologiko hauek definitzeko:

  • ARfD:0,5 mg/gorputz-pisuarenkg/egun
  • AOEL:0,1 mg/gorputz-pisuarenkg/egun
  • ADI:0,5 mg/gorputz-pisuaren kg/egun

Europako Batzordeak aintzat hartuko ditu txosten horretako datuak glisofatoak substantzia aktibo baimenduen zerrendan jarraituko duen ala ez erabakitzean; eta, ondorioz, EBn herbizida gisa erabiltzen jarraitu daiteken ala ez erabakitzean.

Bestalde, honako gomendio hauek ere biltzen dira:

  • Disruptore endokrino gisa duen zeregina ebaluatzea
  • Informazio gehiago biltzea, lur gaineko zein azpiko uren kutsadurari dagokionez, glisofatoak duen ingurumen-eragina ebaluatzeko
  • Luzera begira hausnarkari txikien eta hegazti intsektujaleen artean duen eragina ebaluatzea

EFSAk gaineratu du organismo urtarretan eta erleetan glisofatoa erabiltzeak dakarren arriskua txikia dela.

Conclusion on the peer review of the pesticide risk assessment of the active substance glyphosate – EFSA 2015