Amigos de la Tierra en Alemania (BUND) erakundeak emandako informazioaren arabera, Europako 18 herrialdetako 182 pertsonei hartutako gernu-laginak Glisofato (herbizida gisa erabiltzen da) substantzia aktiboa atzemateko aztertu ziren.

Atzemandako glifosato-kontzentrazio handiena gernu litroko 1,82 mikrogramo izan zen. AMPA (azido amino-metil-fosfonikoa) metabolitoaren kontzentrazio altuena, berriz, gernu litroko 2,63 mikrogramo izan zen.

BUND azterlanaren emaitzak onargarriak dira eta adierazten dute glisofatoaren kutsadura dagoela, baina giza osasunerako arriskutsua izan daitekeena baino askoz ere maila txikiagoan.

BfRk laginetan neurtutako glisofato-mailak aztertu zituen, giza osasunean izan ditzaketen eraginei dagokienez. Neurtutako kontzentrazioak kutsatutako elikagaien kontsumoaren ondoriozkoak balira, elikagai horien bidezko glisofato-ingesta 1.000 aldiz txikiagoa izango litzateke, osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen kontzentrazioak baino.

Ondorioz, gernuan antzemandako glisofato-mailek ez dute eragiten arriskurik kontsumitzaileen osasunean, ez eta AMPAren mailek ere; izan ere, metabolitoaren toxikotasuna txikia da.

Glifosatoa-BfR