Glutamatoa: EFSAk EEri proposatu dio berrikus ditzala gehienezko maila onargarriak
Azido glutamikoa eta bere gatzak (E 620, E621, E622, E623, E624 eta E625), glutamato izenez ezagunak, elikagai-gehigarri gisa erabil daitezke Europa Batasunean. Elikagai ugariri gehitzen zaie zaporea areagotzeko.
EFSAk berriz ebaluatu du elikagai-gehigarri gisa erabiltzen den glutamatoaren segurtasuna, eta balioetsi du eguneko ingesta onargarria (6 gatzen baturarako) eguneko 30 mg-koa dela pisuaren kg-ko.
IDA hori lortzeko, segurtasun-faktore bat gehitu zaio eragin toxikorik antzeman ez zaion kopuruari (besteak beste, buruko mina, arteria-tentsioaren igoera edo intsulina-mailaren igoera).
Gaur egun, EBn elikagaiei kiloko 10 g glutamato gehitu ahal zaie, gehienez ere. Gatzaren ordezkoentzat, ontzaileentzat eta ongarrientzat ez dago baimendutako gehienezko mailarik.
Berriz ebaluatzeko, EFSAko zientzialariek honako datu hauek bildu zituzten: benetako kontsumoari buruzkoak, elikagai-industrian erabilitako glutamato-mailak, eta estatu kideetan lortutako emaitza analitikoak. Horiekin guztiekin, balioetsi zuten elikagaiei gehitutako glutamatoekiko esposizioak gainditu egin dezakeela gehigarri horiek dituzten elikagai asko kontsumitzen dituzten pertsonentzako IDA (herritar-talde guztietakoak). Baita esposizio ertaina duten 1 eta 9 urte bitarteko umeentzako IDA ere.
EFSAko adituek elikagai-gehigarriez gain aintzat hartu zituzten beste glutamato-iturri batzuk ere (elikagaiek berez dutena eta nutriente gisa gehitzen dena barne). Kasu horretan, antzeman zuten balioetsitako esposizioa askoz ere handiagoa zela hainbat herritar-taldetan (esposizio ertain-altukoak) proposatutako EIO eta gizakietan eragin kaltegarriak dituzten mailak baino.