AESANek  gida bat argitaratu du Elikagaien Segurtasunaren arloko Laborategien Espainiako Sarearen (RELSA) datu-baseko informazioaren inguruko alderdi kontzeptualak argitzeko.

Sare horren helburua da kontrol ofizialerako analisi-metodoen eta saiakuntza-laborategien egiaztapena partekatu eta sustatzea. Laborategi publiko eta pribatuek osatzen dute, elikakateko kontrol ofizialeko lanetan parte hartzen dutenak, agintaritza eskudunen agindupean.

 

Elikaduraren Zentro Nazionalak (CNA) koordinatzen du sarea, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziako bi laborategietako batek; izan ere, laborategi horrek garatu eta funtzionamenduan jarri zuen RELSA aplikazio informatikoa 2015eko ekainean.

 

Gidaren bidez, CNAk laborategien eta kontrol ofizialeko agintaritza eskudunen eskutik maizen jasotako galderei erantzuten zaie, eta azken urteetan errore-iturritzat hauteman diren alderdi nagusiak ere biltzen ditu.