AECOC fabrikatzaileen eta banatzaileen elkarteak elikagai-krisien kudeaketarako gida eguneratu du, elikagaien arloko enpresei eta sektoreei laguntzeko krisia kudeatzeko sistemak egungo testuingurura egokitzen. Gidaren bertsio berriak ikuspegi aplikatuagoa du, krisi-egoerei eraginkortasunez eta koordinatuta erantzuten laguntzeko adibideak edo metodologiak baititu.

Krisi potentzialeko egoerak goiz hautemateko jarraibideak ditu argitalpenak eta enpresen eta, oro har, sektoreen ospeari erasan dakiekeen egoeretarako prestatzeko eta egoera horiei aurrea hartzeko ere bai.

 

Era berean, gidak metodologiak eta irizpideak eskaintzen ditu krisi-egoera bakoitzerako estrategia egokia eta proportzionatua definitzeko eta elikagai-krisietan batera eta koordinatuta jarduteko.

 

Gidaren bertsio berri horretan gomendio, jarraibide eta jarduera-irizpide berriak daude, azken urteetako ikaskuntzetan oinarritutakoak dira eta legezko baldintzei erasaten ez dieten gomendioak eta praktika onak eskaintzen dira. Hau da, enpresen kudeaketa-sistemetan sartzeko borondatezko iradokizunak dira, krisiei hobeto erantzuteko.

Printzipio gidariak

Elikagai-krisietan zalantza eta konplexutasun ugari izaten denez, garrantzitsua da beti praktika onak eta kudeaketarik eta erabakirik hoberenak bermatuko dituzten printzipio gidariak ezartzea. Eskuliburu honetan edozein krisi kudeatzeko identifikatu diren printzipio gidariak honako hauek dira:

  • Gidaritza-printzipioa
  • Proportzionaltasun-printzipioa
  • Prekauzio-printzipioa
  • Gardentasun-printzipioa

Pertzepzio- eta komunikazio-krisia

Bi krisi mota bereizten ditu gidak batez ere; batetik, egiazko arriskua duten gorabeherek eragindakoak eta bestetik, pertzepzio- eta komunikazio-krisiak, argitaratutako informazioarekin edo gizarte-eztabaidekin lotura handiagoa dutenak, arrisku objektibo eta zehatzekin baino.

 

Azkeneko horretan bereziki garrantzitsua da balizko arriskua duten egoerak goiz identifikatzea, beraz, funtsezkoa da informazio berriaren jarraipena egitea, sare sozialak monitorizatzea eta elkarrizketa eta iritzi publikoen analisia egitea.