EFSA aztertzen ari da zein bidetatik sartu ahal izan den H5N8 azpi-motako Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen (IAAP) birusa, azken boladan EBn agerraldiak eragin dituena.

Europan lehenengo aldiz atzeman da birus hori, eta ez dago argi nola sartu zen Alemaniako ustiategi bateko indioilarren artean. Bertan atzeman zuten lehenengo agerraldia, azaroaren 6an. Birus hori aurretik ere isolatu izan da baso-hegaztietan, Asiako hego-ekialdean.

Bildutako datuak aztertu ostean, EFSAk honako hau ondorioztatu du:

  1. Landa-datuek eta aldez aurreko infekzio esperimentalek adierazten dute H5N8 IAAP ez dela H5N1 IAAP bezain patogenoa uretako hegaztietan (etxekoak zein basokoak), baina bai kortako hegaztietan.
  2. H5N8 IAAPk kutsatu dituen baso-hegaztien espezieek ez dute sintoma klinikorik izan.
  3. H5N8 IAAP Europan sartzea eta ondoren hedatzea ez daude loturik, eta transmisio-bide ezberdinetatik gertatu dira.
  4. Ez da ezagutzen zein diren Asiako ekialdetik Mendebaldeko Europara hegaztiek egiten dituzten zuzeneko migrazio-ibilbideak.
  5. Hipotesi hau planteatu da: IAAP birusa distantzia luzera transmiti daiteke, Eurasiako iparraldeko ugalketa-eremuetan hainbat hegaztiren arteko kutsadura gurutzatuaren bidez; izan ere, baliteke eremu horietan hainbat migrazio-ibilbidetako baso-hegaztiak biltzea. Nolanahi ere, hipotesi hori gehiago ikertu behar da.
  6. Berretsi egin da H5N1 IAAPren birusaren presentzia Europako baso-hegaztietan. Hala ere, ez da atzeman horietan hilkortasun- edo erikortasun-tasa handitzearen aztarnarik.
  7. Hobeto aztertu behar da H5N8 IAAPren infekzioa baso-hegaztietan, kortako hegaztietara transmititzeko arriskua hobeto ulertzeko, garrantzitsua baita arriskuak kudeatzeko estrategiak diseinatzean.
  8. Herbehereetan egindako genetika-ikerketek iradokitzen dute eskualdean birusa lau ustiategitan sartu dela modu bereizian, eta ustiategi batean barruko transmisioa gertatu dela.
  9. Europako agerraldiak kanpoaldera irteerarik ez duten kortako hegaztien artean gertatu dira; hortaz, ia ezinezkoa zen baso-hegaztiekin kontaktua izatea.

EFSAren txostena – abenduaren 15a

Informazio gehiago:
Alemaniako agerraldiari buruzko informazioa – ECDC, 2014ko azaroaren 15a
Herbehereetako egoeraren aurkezpena – 2014ko abenduaren 5a
Ingalaterrako egoeraren aurkezpena – 2014ko abenduaren 5a