EFSAk, 14 herrialdetako hainbat ikertzaile eta zientzialarirekin elkarlanean, tresna bat garatu du elikagaietan dauden pestizida-hondakinekiko esposizioa ebaluatzeko. Hori aurrerapauso handia da pestizida-hondakinen metatze-arriskuen ebaluazioari buruzko lanean.

Adituek datozen ebaluazio pilotuetan aztertu beharreko substantziak identifikatu dituzte. Horretarako, “metatze-ebaluaziorako taldeak”(CAG) izeneko metodologia erabiliko dute, eta hasi dira jada gibelari, giltzurrunei, begiei eta ugalketa-sistemei eragiten dieten pestizida taldeak definitzeko datuak biltzen. Gero, beste organo, ehun eta sistema batzuetarako CAGak definituko dira.

Monte Carlo Arriskuen Ebaluazioa (MRCA) esaten zaion tresna hobetzen ari dira gaur egun, hasierako ebaluazioetan lortutako esperientzia kontuan hartuta; hala, elikagaietako pestizida hondakinen gehienezko mugei (MRL) buruzko erabakiak hartzeko erabili ahal izango da.

Horren ondoren, EFSAk pestiziden arrisku akutua eta kronikoa ebaluatzeko erabiliko du tresna hori.

Dokumentu osoa