Haragi- eta esne-elikagaietan E.coli STEC kontrolatzeko neurriak
Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioko FAO/OME adituen taldeak (JEMRA) azterlan bat argitaratu du, non behi-ganaduan eta eratorritako produktuetan (behi-haragi gordina, esne gordina eta esne gordinaren gazta, behi-esnearekin fabrikatuta) STEC kontrolatzeko aplikatutako neurriak berrikusi eta ebaluatzen diren, baita beste hausnarkari txiki batzuei (ahuntz eta ardiak), txerriei eta beste animalia batzuei (elur-oreinak, jakak, kamelidoak, bisonteak, bufaloak eta txerriak) begira eskuragarri dauden neurriak ere.
Irismena
Neurrien berrikuspena aplikatu da lehen mailako ekoizpenetik eraldaketaren amaierara arte. Halaber, STEC kontrol espezifikorako esku-hartzeen eraginkortasunaren babes-maila handi, ertain edo txiki gisa kalifikatu da.
Lan hau egin da Elikagaien Higienearen Codexaren Batzordeak (CCFH) emandako behi‑haragian, esne gordinean eta esne gordinarekin ekoitzitako gaztan STEC kontrolatzeko gidalerroak egiten laguntzeko.
Ondorioak
Kontrol-neurriak berrikusi ondoren, JEMRA batzordeak ziurgabetasun hauek azpimarratu ditu STEC delakoaren aurkako kontrol-neurri fisiko, kimiko eta biologiko efektiboen eraginkortasun eta erabilgarritasunari buruz:
- Ebidentziaren kalitatea asko aldatu zen azterlanaren diseinuaren, analisi-metodoaren, erabilitako STEC serotaldearen eta azterlan bakoitzaren eskalaren (adibidez, laborategia, baserria edo prozesamendu-lantegia) arabera; izan ere, emaitza asko laborategiko azterketetatik edo eskala txikikoetatik zetozen, eta horrek zalantzak sortzen zituen, ezin baita jakin azterketa horiek benetan ordezkatzen dituzten ekoizpen- eta prozesatze-baldintzak, eta hautemandako STEC murrizketak benetako egoeratan gertatuko liratekeen.
- Printzipioz, STEC esku-hartze tratamenduen ebaluazio zientifikoak (adibidez, bakteriofagoen erabilera) ahalik eta ondoen ordezkatzen dute aplikatzeko testuingurua; hala ere, azterketa horiek maiz debekatuta daude, osasunerako arriskuagatik, patogeno bat sartzen baita elikagaiak fabrikatzeko instalazioetan. Gainera, teknika molekularrak geroz eta gehiago ari dira fintzen egungo ebidentzia, eta, beraz, datuak etorkizunean berrikus daitezke.
- Haragi gordinean eta esnekietan STEC presentziaren eragina neurtzeko baserri-mailan zaintza-planak ezartzea baliteke praktikoa ez izatea, ekoizpenaren izaera dela eta, eskala txikiko ekoizle independente ugarik osatzen baitute, integrazio txikiarekin edo integraziorik gabe ekoizpen-faseen artean.
- Oro har, esku hartzeko estrategiak banan-banan aztertu dira elikakateko puntu espezifikoetan.
- Kontrol-neurri askoren erabilera ere baserrietan eta haragia, haragi txikitua eta esnekiak prozesatzeko lantegietan ezarri da. Pilagarria den argi ez dagoen arren, ez da ezagutzen haragia edo esnekiak ekoizteko katean STEC transmisioa murrizteko modu sekuentzialean aplikatutako esku-hartze ugarien eragina, eta ziurrenik ez lukete STEC erabat deuseztatuko.