Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) txosten bat argitaratu du. Bertan, Oso Patogenoa den Hegazti-gripearekin kutsaturiko elikagaiak aztertu dituzte jakiteko ea ugaztunak kutsatu ahal diren (elikagaiak kontsumituz gero). Birusa, giza hesteetan hazi ahal delaren ebidentzia epidemiologikorik ezean, oraingoz, arnas eta bide orofaringeoak onartzen dira kutsa bidetzat. Ondorioz, beharrezkoa izango da ikerketa gehiago egitea birusaren sarbideak eta infekzio-bideak zehatzago ezagutzeko.

Artikulu osoa