Higiene Jardunbide Egokien Gida txikizkako merkataritzarentzat, saltoki ez-sedentarioentzat eta saltzeko makinentzat
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak elikagaien txikizkako establezimenduei, saltoki ez-sedentarioei eta saltzeko makinen arduradunei elikagaien segurtasunari lotutako helburuak betetzen laguntzeko autokontrol-sistema bat aplikatzeko laguntza-gida bat argitaratu du, betiere ezinbesteko erregistro-agiriak erabiliz.
Establezimenduek dokumentu hori oinarri hartu ahalko dute beren autokontrol-prozedura ezartzeko eta bakoitzaren errealitatera egokitutako jardunbide egokiak aplikatzeko.
Ikuskatzaileentzat ere baliagarria izan daiteke, sektore horietan autokontrol-sistemen ikuskapen-lanak errazteko, kontrol ofizialeko irizpide homogeneoekin eta malgutasunarekin.
IRISMENA
Hauek dira gidan barne hartutako jarduerak:
- Giro-tenperaturako, hoztutako edo izoztutako produktuen biltegiratzea, inolako manipulaziorik gabe edo manipulazio gutxirekin.
- Giro-tenperaturako, hoztutako edo izoztutako produktuak azken kontsumitzaileari salmenta-puntuan saltzea, ontziratuta edo ontziratu gabe.
Barne hartutako establezimenduak:
- Txikizkako merkataritza
- Arrandegia
- Harategia
- Barazki- eta fruta-denda
- Okindegia, gozotegia, gozogintza
- Gozo-denda, gozokiak, fruitu lehorrak
- Izoztuen denda
- Janari-denda
- Supermerkatua
- Belar-denda eta parafarmazia
- Elikaduran erabiltzeko infusioetarako landare-espezieak
- Elikadura-osagarriak
- Bularreko haurrentzako prestakinak eta jarraipen-prestakinak
- Zerealez eginiko elikagaiak eta haurrentzako elikagaiak
- Osasun-erabilera berezietarako elikagaiak
- Pisua kontrolatzeko dieta osatua ordezkatzeko elikagaiak
- Elikagai berriak
- Saltoki ez-sedentarioak/ibiltariak
- Elikagaiak saltzeko makinak hornitu edo betetzen dituzten establezimenduak
BARNE HARTUTAKO BLOKE TEMATIKOAK
- Higiene Jardunbide Egokiak; Langileen Prestakuntza Plana. Higiene jardunbide pertsonalak; Instalazioak, lokalak eta ekipoak mantentzeko Plana; Garbiketa eta Desinfekzio Plana (G+D); etab.
- Manipulazio Jardunbide Egokiak; Tenperaturak, alergenoak, trazabilitatea, etab. kontrolatzeko Planak.
- Kudeaketa Jardunbide Egokiak
Halaber, eranskin bat gehitu da txikizkako saltoki jakinetarako aplikazioarekin: arrandegiak; harategiak; barazki- eta fruta-dendak; okindegiak eta gozotegiak; gozo-dendak, gozoki-dendak eta fruitu lehorrenak; izozki eta antzekoen salmenta; saltoki ez-sedentarioak eta saltzeko makinak.