Higiene-neurriak malgutzea animalia-jatorriko produktuak prestatzen dituzten establezimenduetan

Duela gutxi argitaratu da 1086/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez EBren elikagaien higienearekin lotutako hainbat xedapenen aplikazioa arautu eta malgutzen den, eta horrek elikadura-produktuen ekoizpen eta komertzializazioari eragiten dio.

  • Elikadura-higienearen eta -segurtasunaren baldintzak sinplifikatzen ditu animalia-jatorriko produktuetan ustiategi txikientzat.
  • Horiek ekoizteko eta gertuko merkatuan jartzeko teknika tradizionalen egokitzapena ahalbidetu eta errazten du, landa-eremuarekin lotutako ekonomia sortzeko eta despopulazioa ekiditeko.
  • Egitura-baldintzak ezartzen ditu hiltegi txiki eta mugikorrentzat eta baserrian bertan hazitako hegaztiak eta untxiak hil ahal izateko. Agintaritza eskudunak kontrolak ezarriko ditu haragi txikitua ekoizten duten establezimenduetan, laginketen emaitzen arriskua aztertu ondoren.
  • Hurbileko kontsumoa eta komertzializazio-kanal motzak errazten ditu, eta aukera ematen du haragiaren eta esne gordinaren kantitate txikiak zuzenean saltzeko kontsumitzaileei edo txikizkako salmentako establezimenduei; hori ustiategian bertan edo aldizkako azoketan egin ahalko da, baina inoiz ez ustiategiaren eta azoken arteko distantzia 100 km-tik gorakoa
  • Adinekoen egoitzetarako, eguneko zentroetarako edo eskola-jantokietarako prestatutako janariaren irizpideak homogeneizatzen dira, lekuko janariarekin azterlan epidemiologikoetarako.
  • Kontsumitzaileei zuzendutako informazioari dagokionez, produktuek hau adierazi beharko dute:
    • EEEOEO zenbakia
    • salgaien deskribapena: produktuaren pisu garbia, tokia (ustiategia, ehizarena edo zezen-ganadutegiarena) eta hilketa-data.

Arau berri honetan, ekoizpen-sektore zehatz batzuen eskaera historiko bati erantzun zaio, zeinak aukera ematen duen “higiene-paketea” delakoa merkataritza- eta ekoizpen-testuinguru berrira egokitzeko; izan ere, ekoizpen-teknika tradizionalak egokitzen ditu, eta hurbileko merkatuan ipintzea errazten du, landa-eremuari lotutako ekonomia sortzeko eta despopulazioa ekiditeko. AESANek gidak prestatuko ditu nekazaritza- eta elikadura-ustiapenak egoera berrira egokitzea erraztuko duten neurri eta prozesuen inguruan.