Kopuru txikiak
852/2004 (EE) Erregelamenduan zehaztutako higiene- eta osasun-baldintzak betetzetik salbuetsita dago lehen mailako produktuen hurbileko salmenta, dela zuzeneko salmentan dela merkaturatze-zirkuituan.
852/2004 (EE) Erregelamenduaren 1. artikuluan, kanpoan uzten du honako hau aplikatzea: “ekoizleak azken kontsumitzaileari edo azken kontsumitzailea hornitzeko txikizkako tokiko establezimenduei produktu primarioen kantitate txikiak zuzenean hornitzea.”
Euskadin elikagaien segurtasuneko estandar egokiak betetzea ahalbidetuko duten irizpideak ezartzeari ekin zaio, Euskadiko ustiategien errealitatera egokituz.
Irizpide horrekin, hurbileko salmentan merkaturatutako nekazaritza-produktu primarioei berariazko arau-esparru bat ematen zaie laster argitaratuko den Hurbileko salmentari buruzko dekretuan.
Horrela, Dekretuak landare eta perretxikoen ekoizpen primariorako betekizunak laburbiltzen ditu.
Eta, gainera, erle-produktuen eta arrautzen kantitate txikietarako beren beharretara egokitutako baldintza espezifikoak ezartzen ditu.
Kopuru txikiak ekoizten dituzten ustiategi horien betekizunak egokitzeak aukera ematen du jarduera abian jartzeko edo garatzeko behar den hasierako inbertsioa txikiagoa izateko, eta, aldi berean, ekoizpen-metodo tradizionalak erabiltzen jarraitzeko aukera ematen du, elikagaien higiene-irizpideak mantentzearen kaltetan izan gabe.
Horrela, Euskadiko ustiategien errealitatera egokitzen den lege-esparrua ematen da. Ustiategi horietako gehienak ustiategi dibertsifikatuak, familiakoak eta ekoizpen-bolumen txikikoak dira, batez ere produktuen xedea hurbileko salmenta denean.
Erlezaintza produktuen kopuru txikiak
Zein produktu?
Eztia, Polena, Erregina-jalea eta Argizariak.
Propolia ez dago baimendua kopuru txikietan.
Zein bolumen?
150 erlauntz baino gutxiago
(149 erlauntz gehinez)
Zein salmenta-mota?
Hurbileko salmenta
Izen-ematea burutzeko informazio guztia ERLEZAINTZA PAKETEAN:
Erlezaintza paketea
Erlezaintza-paketearen xedea da erlezaintza-ustiategi bati alta emateko beharrezko dokumentuak betetzen laguntzea.
- Dokumentu honek eragina izango du ekoizpen primario eta horrekin lotutako operaziotzat hartzen diren jardueretan:
- Erlezaintza bera; erlauntzen maneiuarekin lotutako jarduera guztiak barne, erlauntzak erlezainaren instalazioetatik urrun daudenean ere.
- Eztia eta erlezaintzatik eratorritako beste produktuen erauzketa.
- Eztiaren zentrifugazioa eta ontziratzea edo paketatzea erlezainaren instalazioetan.
- Dokumentu honek ez du eraginik izango honako jarduera hauetan:
- Eztiaren zentrifugazioa eta ontziratzea edo paketatzea erlezainaren instalazioetatik kanpo, kooperatibetan eta eztia erauzteko zentroetan egindakoak barne. Kasu horretan, ontziratzeko eta erauzteko establezimenduak alta emanda egon behar du Osasun Sailak kudeatzen duen Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrean (RGSEEA).
Hortaz, erlezaintza-paketea jarraian zehazten diren baldintzetan aplikatuko da:



* Kopuru txikiak:Ustiategiak gehienez 149 erlauntz dituenean soilik. Hortaz, higiene- eta osasun-baldintza malguagoak izango dituzte, eta interesgarria izan daiteke erlezaintzarako jardueretarako lokal esklusiborik ez duten erlezainentzat. Kasu horretan merkaturatzea soilik hurbileko salmentara mugatuko da.
** Ohiko ekoizpena: Edozein erlezaintza-ustiategi, erlauntz kopurua gorabehera, eta ustiategian bertan ontziratzen badu edo bertan ontziratzen ez badu. Erlezaintza-produktuak erauzteko eta ontziratzeko lokal esklusiboa izan beharko dute. Kasu horretan, merkaturatzeak ez du muga geografikorik.



*** Autokontsumoa: Autokontsumorako ustiategitzat hartuko dira gehienez ere 15 erlauntz dituztenak. Ustiategi horiek REGAn alta eman behar dute. Produktu horiek ezin dira merkaturatu.
Kasu praktikoen adibideak
Bi aukera ditu:
- Erlezaintzako produktuen Kopuru txikiei heltzea. REGAko izen-ematean berariaz adierazi beharko duzu erlezaintzako produktuen kantitate txikien betekizunei heldu nahi dituzula, eta Euskadiko Hurbileko Salmentan soilik merkaturatu ahal izango duzu.
- Kopuru txikiei ez heltzea eta ohiko produkziotzat hartzea. Ohiko REGAko inskripzioa izango da, eta lurralde-mugarik gabe merkaturatu ahal izango da, baina ez ditu bere neurriari egokitutako higiene- eta osasun-baldintza jakin batzuk izango, bereziki erauzketa-lokalari dagokionez.
Ekoizpen konbentzionaltzat hartuko da.
Ustiategiak REGAn inskribatuta egon beharko du, araubide espezifikorik gabe, eta lurralde-mugarik gabe merkaturatu ahal izango da.
Erle-produktuen kantitate txikiak ezin izango dira baliatu, baldintza higieniko eta sanitarioak ustiategiko erauzketa-lokalera egokitzen baitira.
Erauzketa-zentroak Osasun Publikoaren Erregistro Sanitarioa (RGSEAA) izan beharko du.
Ekoizpen konbentzionaltzat hartuko da.
Ustiategiak REGAn inskribatuta egon beharko du, araubide espezifikorik gabe, eta lurralde-mugarik gabe merkaturatu ahal izango da.
Erle-produktuen kantitate txikien erregimenari ezin izango zaio heldu, 149 erlauntza gainditzen dituelako.
Ustiategiko erauzketa-lokalak lurralde historikoetako abeltzaintza-zerbitzuek eskatzen dituzten baldintzak bete beharko ditu. Baldintza horiek Osasun Publikoak Osasun Erregistrorako (RGSEAA) eskatzen dituenen oso antzekoak izango dira.
Ez da nahitaezkoa erauzketa-lokalak Osasun Erregistroa (RGSEAA) izatea.
Será considerada Producción convencional.
La explotación deberá estar inscrita en REGA, no acogida a ningún régimen específico, y podrá comercializar sin limitación territorial.
No podrá acogerse a Pequeñas cantidades de productos apícolas, por superar el máximo de 149 colmenas.
El Centro extracción deberá disponer de Registro Sanitario (RGSEAA) emitido por Salud Pública.
Ekoizpen konbentzionaltzat hartuko da.
Ustiategiak REGAn inskribatuta egon beharko du, araubide espezifikorik gabe, eta lurralde-mugarik gabe merkaturatu ahal izango da.
Erle-produktuen kantitate txikiei ezin izango zaie heldu, 149 erlauntza gainditzen dituelako.
Erauzketa-zentroak Osasun Publikoaren Erregistro Sanitarioa (RGSEAA) izan beharko du.
Galderak eta Erantzunak
Bai. Edozein modalitatetan merkaturatu dezakezu, nahiz eta erle-produktuak zure ustiategian edo erauzketa-zentro batean erauzi.
Ez. Nahikoa da elikagai-enpresako operadorearen izena edo izen soziala eta helbidea adieraztea.
Hemen etiketa-eredu bat aurkituko duzu, ekoizpen konbentzionalerako nahitaezkoa eta aukerakoa den informazio guztiarekin.
Ez. Eztia RGSEAA duen erauzketa-zentro batean atera bada ere, eztian ez da nahitaezkoa zigilu obala etiketan sartzea. Nahikoa da elikagai-enpresako operadorearen izena edo izen soziala eta helbidea adieraztea.
Hemen etiketa-eredu bat aurkituko duzu, ekoizpen konbentzionalerako nahitaezkoa eta aukerakoa den informazio guztiarekin.
Gomendagarria da kasu guztietan, bai ekoizpen konbentzionalerako, bai kopuru txikietarako, baina kopuru txikietan bakarrik da derrigorrezkoa.
Hemen, etiketa-eredu bat aurkituko duzu, nahitaezko eta aukerako informazio guztiarekin, kantitate txikien kasurako.
Bai. Etiketak letra larriz adieraziko du “VENTA DE PROXIMIDAD” edo “HURBILEKO SALMENTA”, etiketarako aukeratutako hizkuntzaren arabera.
Hemen, nahitaezko eta aukerako informazio guztia duen etiketa-eredu bat aurkituko duzu, kopuru txikien kasurako.
Bai, baina euskarazko etiketak dituzten produktuak Euskadin saltzen badira bakarrik, gainera alergenoei buruzko informazioa gaztelaniaz ere adierazi beharko da.
Beraz, Kopuru txikiko erlezaintzako produktuek euskaraz bakarrik eraman ahal izango dute etiketa, alergenoei buruz aipatutako salbuespenarekin.
Hemen, nahitaezko eta aukerako informazio guztia duen etiketa-eredu bat aurkituko duzu, Kopuru txikien kasurako.
ALTA EMATEKO BEHARREZKO DOKUMENTUAK
REGAn INSKRIBATUTA DAUDEN USTIATEGIAK
REGAn alta emanda dauden eta ustiategi mota aldatu nahi duten erlezaintza-ustiategiek honako agiri hauek bete eta aurkeztu beharko dituzte beren lurraldeko Abeltzaintza Zerbitzuan:
1. eranskina: Erlezaintza-azpiustiategia aldatzeko eskaera
REGAn LEHENENGO ALDIZ INSKRIBATZEN DIREN USTIATEGIAK
REGAn lehenengo aldiz inskribatu nahi diren eta sortu berri diren ustiategiek honako agiri hauek bete eta aurkeztu beharko dituzte beren lurraldeko Abeltzaintza Zerbitzuan:
2. eranskina: Erlezaintza-azpiustiategiaren alta eskaera
Eskaerarekin batera, ondorengo dokumentu hauek beharrezkoak izango dira ekoizpen mota bakoitzean alta emateko, sinbologiaren arabera:



- ABELTZAINTZA ZERBITZUAN, eskaera aurkeztearekin batera:
- NAN fotokopia
- Erauzteko lokalaren deskripzio-memoria, dagokionaren arabera:
- Ohiko ekoizpenerako deskripzio-memoria (3. eranskina)
- Kopuru txikientzako memoria sinplifikatua (4. eranskina)
- Ohiko ekoizpenerako deskripzio-memoria (3. eranskina)
- Erantzunkizunpeko adierazpena (5. eranskina)
- NAN fotokopia
- Erlauntzak dauden herriko UDALEAN
- Jarduera-lizentzia edo Aurretiazko Jakinarazpenaren egiaztagiria, dagokionaren arabera.
- Jarduera-lizentzia edo Aurretiazko Jakinarazpenaren egiaztagiria, dagokionaren arabera.
- Nork bere lurraldeko FORU-OGASUNEAN:
- Ekonomi jardueren gaineko zergan alta (EJZ, gazteleraz IAE)
- Ekonomi jardueren gaineko zergan alta (EJZ, gazteleraz IAE)
Gainera, hemen, EZTIAren etiketa ereduak aurkituko dituzu:
Arrautza kantitate txikiak
¿Zein produktu?
Arrautzak
¿Zein bolumena?
Gehinez 50 oilo errule
¿Zein abaintalak ditu?
Modalitate honetan saldutako arrautzak ez dute markaturik behar.
¿Zein salmenta mota?
Ustiategiaren titularrak berak zuzenean saltzea, bitartekaririk gabe:
- Ustiategian
- Tokiko azoka edo merkatuetan.
- Bezeroen etxean.
- Kontsumo-taldeak.
- Salmenta telefonikoa edo telematikoa.
Eguneratze data: