Histaminaren kontrola arrainetan eta arrantza-produktuetan: FDAren gida berria
Estatu Batuetako Elikagai eta Sendagaien Administrazioak (FDA) Betetze Politikaren Gida (BPG) bat argitaratu du, eta bertan eskonbrotoxina (histamina) duten arrain eta arrantza-produktuentzat egun ezarrita daukan irizpidea zehaztu du.
Arrainen muskulu-ehunak deskonponsatzean histamina eta beste narriadura-konposatu batzuk sor daitezke, bakterioek sortutako jarduera entzimatikoa dela eta. Ondorioz, substantzia hori metatu egin daiteke eta eskonbrotoxinarekin (histaminosia) intoxikatzeko arriskua egon daiteke.
Arraina behar bezala hoztu ezean, histamina metatu egin daiteke eta hori gertatutakoan ezin da desagerrarazi arraina garbituta, izoztuta edo berotuta.
Alabaina, higiene-jardunbide egokiei jarraitzeak gutxitu edo desagerrarazi egin dezake substantzia hori agertzeko arriskua. Jardunbide egoki horiek dira, besteak beste, arraina azkar hoztea eta kontrol egokia izatea denborari eta tenperaturari dagokienez.
Hauek dira histaminagatiko intoxikazioaren sintomak: inurridura edo berotasuna ahoan, eztarrian edo horien inguruan; larruazaleko erupzioa edo urtikaria gorputzaren goiko zatian; presio arteriala jaistea; buruko mina; zorabioak; azaleko azkura; goragalea; gonbitoak; beherakoa; arnasbideak estutzea (asmaren antzera); bihotz-taupadak; eta arnas zailtasunak.
Eskuragarri dagoen ebidentzia zientifikoarekin bat, FDAk erabaki du orain dela 30 urtetik indarrean dauden irizpideak aldatzea eta…
…baimendutako histaminaren atalasea murriztea 50 ppm-tik (bi lagin edo gehiagotan) 35 ppm-ra
(aztertutako laginetako bakarrean); izan ere, histamina-maila horiek adierazten dute deskonposizio garrantzitsua dagoela eta, horrenbestez, arraina ez dela behar bezala tratatu.