Ikerketa: Erresuma Batuko umeentzako elikagaietako mikotoxinak – FSA 2011
Ikerketa hau FSAk egin du, eta honako datu hauek biltzen ditu:
- Haur eta umeentzako elikagaien laginak aztertu ziren 20 mikotoxina-mota ezberdin aurkitzeko. Mikotoxina horien kopuruak hautemanezinak izan ziren kasu gehienetan, eta hauteman ziren kasuetan, mikotoxina-kopuruak ez zuen legez baimendutako mugarik gainditu.
- Alkaloide ergotaminikoen presentzia antzeman zen laginen % 12tan. Kontzentrazioei dagokienez, 2 eta 169 µg/Kg artekoak izan ziren. Datuak EFSAri igorri zaizkio azter ditzaten.
- Beste alde batetik, patulinaren presentzia aztertu zen fruta-zukuetan eta horiekin egindako produktuetan. Ez zen mikotoxina aurkitu aztertutako laginen % 92tan, eta laginetako batek besterik ez zituen gainditzen legeak ezarritako mugak.
Hiru datu horiek aztertuta, FSAk baieztatu egiten du mikotoxinekiko esposizioa ez dela kaltegarria haur eta umetxoen osasunerako.
Mikotoxinak umeentzako elikagaietan