EFSAk hobekuntza-taldea sortu du “sor litezkeen arriskuak atzemateko”, gardentasun eta eraginkortasun handiagoa emate aldera. Taldeak hobetzeko honako alderdi hauek zehaztu ditu:

  • Erabiltzen den terminologia egokitzea.
  • Eraginkortasun handiagoa datuak kudeatzean. Horretarako, informazio-iturriak era egokian hautatu eta lehenetsi behar dira.
  • Eraginkortasun handiagoa datuak filtratu eta bildu aurretik.
  • Gardentasun, oreka eta koherentzia handiagoa datuak filtratzean.
  • Bildutako datuak gehiago zabaltzea.

Alderdi horiek eta beste batzuk dira arriskuak identifikatzeko estrategiaren aldaketaren oinarriak. Estrategia horrek funtsezko hiru ardatz ditu:

  1. Sor litezkeen lehentasunezko arriskuak aldez aurretik atzematea.
  2. Informazio-iturri egokiak identifikatzea.
  3. Sor litezkeen arriskuak atzematea eta horien azken ebaluazioa egitea.

Ikuspegi berri hori da EFSAk aplikatuko duena Europan etorkizunean sortzen diren arriskuetan.

Sor litezkeen arriskuak Europan