Belgikako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (FASFC) informazio orri bat argitaratu du, bere Zientzia Batzordeak egiten duen arrisku ebaluazioa azaltzeko.

Zientzia Batzordearen egiteko nagusia da aholku zientifiko independentea ematea arriskuen ebaluaziorako, Belgikako agentziak dituen eskumenekin lotutako gaietan, elikakateko arrisku emergenteei buruz (hala elikagaiei nola animalien eta landareen osasunari dagokienez).

Agiri horretan modu grafikoan aurkeztu dituzte Zientzia Batzordeak arriskuen ebaluazioa egiteko erabiltzen duen metodologiaren urrats nagusiak.

Azkenik, zehatz azaldu dituzte 2007az geroztik zer zientzia-iritzi eman dituzten hainbat arrisku kimiko ebaluatzeko: besteak beste, mikotoxinak, dioxinak, albaitaritzako sendagaien hondakinak eta produktu fitosanitarioak, akrilamida, disruptore endokrinoak, metal astunak, HAPak, nanomaterialak eta abar.

FASFC:arrisku kimikoak ebaluatzeko prozesua

Zientzia Batzordearen zientzia-iritziak – FASFC