Informazioa Azkar Trukatzeko SCIRI Sistema Koordinatuaren 2016ko memoria
2016an, 2.860 kasu kudeatu dira SCIRIren bidez: horietatik 203 alertak izan dira, 1.478 informazioak, 1.078 ukatutako elikagaiak eta 70, azkenik, substantzia debekatuak eta/edo albaitaritza-erabilerako sendagaiak legezko mugez gaindi erabili dituzten ustiategiak.
AECOSANek argitaratutako SCIRIren urteko memoriaren ondorioetatik honako hau nabarmendu daiteke:
- Alerta-jakinarazpenen erdiak baino gehiago animalia-jatorriko produktuekin lotuta zeuden (203tik 105); eta horietatik gehienak, arrain izoztuarekin (105etik 37).
- Landare-jatorriko produktuekin lotutako alerten artetik (70), 14k zerealekin, irinekin eta eratorriekin zuten zerikusia.
- Arrisku kimikoen ondorioz egindako 88 jakinarazpenei dagokienez, ikusi da 41 jakinarazpen gainerakoetatik bereizten direla: 41 horiek guztiek zerikusia dute animalia-jatorriko produktuetan (arrainak eta eratorriak) aurkitutako metal astunekin (merkurioa).
Alertekin lotutako elikagaiak
Alertekin sarrien lotu izan diren elikagaiak honako hauek dira:
- Arrainak eta eratorriak (64 alerta)
- Haragiak eta eratorriak (27)
- Elikadura-osagarriak (15)
- Zerealak (14)
- Esnea eta esnekiak (14)
Alertekin lotutako arrisku kimikoak
Oraindik ere, alerta-jakinarazpen gehienak arrisku kimikoak detektatzearekin lotuta daude: aurten kudeatutako jakinarazpen guztien % 54,6 inguru izan dira, eta nabarmentzekoa da honako hauen presentzia:
- Metal astunak (41 kasu)
- Toxina fungikoak (12)
- Migrazioak (8)
- HAP (7)
Alertekin lotutako arrisku biologikoak
Honako hauek nabarmendu dira (garrantzitsuenetik garrantzi txikiena duenera ordenatuta):
- Salmonella (21 alerta)
- E. coli (16)
- Listeria (12)
- Histamina (9)
Mugan egin diren ukapenak
Mugako ukapenei buruzko jakinarazpenak 1.078 izan dira guztira; jakinarazpen horietatik 1.019 elikagaiekin lotuta zeuden, eta gainerako 59ak, berriz, elikagaiekin kontaktuan egondako materialekin.
Jakinarazpenekin lotutako elikagai horietako gehienak, 791, landare-jatorrikoak ziren; bestalde, animalia-jatorriko elikagaien inguruan 211 jakinarazpen baino ez dira egin.
2015ean bezalaxe, fruitu lehorrak ageri dira sarrien landare-jatorriko elikagaien artean, 349 jakinarazpenetan hain zuzen; ondoren, barazkiak, lekadunak eta tuberkuluak, 159 jakinarazpenetan.
Substantzia debekatuak eta/edo albaitaritza-erabilerako sendagaiak legezko mugez gaindi erabili dituzten ustiategiak
2016an, egindako 70 jakinarazpenetatik, 12 ustiategi bazter utzi ziren, 32 epe batez itxi ziren, eta beste 26ak kontrolpean zeuden adierazitako datuak lortu ziren aldian.
Gainerakoen artetik nabarmentzen dira behi-aziendarekin lotutako jakinarazpenak (31) eta txerri-aziendarekin lotutakoak (20).