2014an, 3.031 kasu kudeatu dira SCIRIren bidez: horietatik 206 alertak izan dira, 1.384 informazioak, 1.306 ukatutako elikagaiak eta 67 substantzia debekatuak eta/edo albaitaritza-erabilerako sendagaiak legezko mugaz gaindi erabili dituzten ustiategiak.

AECOSANek argitaratutako SCIRIren urteko memoriaren ondorioetatik honako hau nabarmentzen dugu:

  • 2013. urtearen aldean, alerten jakinarazpenak areagotu egin dira (177 izatetik 206 2014an). Bestalde, murriztu egin dira uko egiteko jakinarazpenen eta ustiategi positiboen kopuruak.
  • Alerta gehien eragin dituzten elikagaiak animalia-jatorriko produktuak izan dira; zehatzago, arrantza-produktuak eta eratorriak (jakinarazpen gehienetan, produktuen jatorria Espainia da). Multzo horrekin lotutako jakinarazpen asko merkurio-maila handiek eragin dituzte.
  • Jakinarazpenen kopurua areagotu da ortuari, barazki, leguminoso eta tuberkuluetan, eta elikagaiak ukitzen dituzten materialen inguruko jakinarazpenak ere areagotu egin dira.

TARTEAN DAUDEN ELIKAGAIAK

Alertekin sarrien lotu izan diren elikagaiak honako hauek dira:

  1. Arrainak eta eratorriak (77 alerta)
  2. Ortuariak, barazkiak, leguminosoak eta tuberkuluak (18)
  3. Prestatutako elikagai bereziak (15)
  4. Esnea eta esnekiak (14)

ARRISKU KIMIKOA

Arrisku kimikoak atzematearekin lotutako alerta-jakinarazpenen proportzioa da handiena oraindik orain; izan ere, aurten kudeatutako jakinarazpen guztien % 54,6 inguru hartzen ditu, eta nabarmentzekoa da honako hauen presentzia (garrantzitsuenetik garrantzia gutxien duenera ordenatuta):

  1. Metal astunak (54 kasu)
  2. Migrazioak (11)
  3. Toxina fungikoak (8)
  4. Gehigarriak (7)

ARRISKU BIOLOGIKOA

Honako hauek nabarmendu dira (garrantzitsuenetik garrantzitxikiena duenera ordenatuta):

  1. Salmonella
  2. Listeria
  3. E. coli
  4. Norobirusa

MUGAN EGIN DIREN UKATZEAK

Sistemaren bidez 1.296 uko-egite kudeatu dira. 1.194 jakinarazpen elikagaiei dagozkie eta 102 elikagaiak ukitzen dituzten materialei.

Aurreko urte batzuetan bezala, jakinarazpen horiek eragin dituzten produktuen jatorri nagusia Txina izan da (221 jakinarazpen). Horren ondoren, tarte batera, Turkiako (174) eta Indiako (138) produktuak daude.

Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) memoria 2014 – AECOSAN