2013an 3.093 kasu kudeatu dira SCIRIren bidez: horietatik 177 alertak izan dira, 1.355 informazioak, 1.374 ukatutako elikagaiak eta 88 substantzia debekatuak eta/edo albaitaritza-erabilerako sendagaiak legeak ezarritako mugak gaindituz erabili dituzten ustiategiak (gainerako 73 kasuak “Batzuk” multzoan sailkatu ziren).

Hauek dira AECOSANek argitaratutako SCIRIren urteko memoriaren emaitzak. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira:

  • 2012. urtearen aldean, alerten jakinarazpenak areagotu egin dira (161 izatetik 177 izatera 2013an). Bestalde, murriztu egin dira uko egiteko espedienteen eta informazioen kopuruak.
  • Alertekin lotutako produktuen ia % 90en jatorria Europar Batasunean dago. Bestalde, kasuen % 13k hirugarren herrialde batean izan zuten jatorria.177 alertetatik, 104 eragin zituzten jatorria Espainian zituzten elikagaien ez-betetzeak.

TARTEAN DAUDEN ELIKAGAIAK

Alertekin sarrien lotu izan diren elikagaiak honako hauek dira:

  1. Arrainak eta eratorriak (82 alerta)
  2. Haragiak eta eratorriak (19)
  3. Laboreak, irinak eta eratorriak (13)
  4. Ortuariak, barazkiak, leguminosoak eta tuberkuluak (9)

ARRISKU KIMIKOA

Arrisku kimikoak atzematearekin lotutako alerta-jakinarazpenen proportzioa da handiena oraindik orain: aurten kudeatutako jakinarazpen guztien % 83 inguru hartzen ditu, eta nabarmentzekoa da honako hauen presentzia (garrantzitsuenetik garrantzia gutxien duenera ordenatuta):

  1. Metal astunak (46 kasu)
  2. Toxina fungikoak (8)
  3. Gehigarriak (7)
  4. Albaitaritza-sendagaiak (7)

ARRISKU KIMIKOA

Honako hauek nabarmendu dira (garrantzitsuenetik garrantzia gutxien duenera ordenatuta):

  • Salmonella (18 kasu)
  • Azido okadaikoa eta eratorri totalak (18)
  • Listeria monocytogenes (19)

UKO EGITEAK

Sistemaren bidez 1.374 uko-egite kudeatu dira. 1.218 jakinarazpen elikagaiei dagozkie eta 156 elikagaiak ukitzen dituzten materialei. Aurreko urte batzuetan bezala, jakinarazpen horiek eragin dituzten produktuen jatorri nagusia Txina izan da. Horren ondoren, tarte batera, Indiako eta Turkiako produktuak daude.

SCIRI txostena – AECOSAN 2013