Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) 2021eko urteko memoria
2021. urtean zehar, 1.081 espediente kudeatu dira SCIRIren bidez; errekorra da (2020an 634 kudeatu ziren), neurri handi batean alerta-espedienteen gorakadagatik (aurreko urtean baino % 32,5 gehiago) eta mugako errefusengatik (324 jakinarazpena, 2020an 103 izan ziren).
Hiru izan dira SCIRI markatu duten mugarriak:
- Hainbat elikagaitan etileno oxidoa detektatzea
- Banbua eta beste landare-zuntz batzuk erabiltzea, bai eta plastikoa ere, elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan (EKM)
- Alergenoen presentziari, intolerantzia sortzen duten substantziei eta etiketan behar bezala adierazitako glutenaren presentziari dagokienez kudeatutako eta argitaratutako alerten kopurua handitzea
Espedienteen kopurua guztira, tipologiaren arabera
Espediente guztietatik (1.081):
473 alertei dagozkie
276 informazioei dagozkie
324 errefusei dagozkie
8 berrikuntzei
Alerten eta Informazioaren jakinarazpenak
Espediente garrantzitsuen ikuspegi orokorra hobetzeko, SCIRI txostenak Alerten eta Informazioaren Jakinarazpenen kopurua bateratzen du, eta, beraz, ondorengo datuak bi kategoria horien baturari dagozkio:
Arriskuekin lotutako jakinarazpenak
Arrisku kimikoak nagusi dira mota guztietako produktuetan.
Espediente guztietatik (749):
Arrisku biologikoak: 147
Arrisku kimikoak: 475
Beste arrisku batzuk: 88
Arrisku fisikoak: 39
Elikagai-taldearekin lotutako jakinarazpenak
2020. urtearekin alderatuta, landare-jatorriko produktuekin lotutako jakinarazpenak % 5 jaitsi dira; animalia-jatorriko produktuak, berriz, % 1 igo dira, eta EKM % 4.