2023an elikagaiei lotutako 772 jakinarazpen kudeatu dira SCIRIren bidez: 339 alerta, 285 informazio, 140 uko-egite eta 8 “berrikuntza” gisa sailkatuak.

Jakinarazpenen % 44 animalia-jatorriko produktuetan detektatutako arriskuei lotutakoak izan ziren, % 39 landare-jatorriko produktuetakoak, % 14 beste produktu batzuetakoak eta % 3 elikagaiekin kontaktuan dauden materialei lotutakoak.

Identifikatutako arriskuen sailkapenari dagokionez, aurreko urte batzuetan ikusitako joeraren antzekoa mantendu da. Izaera kimikoko arriskuak dira nagusi, “beste batzuk” modura sailkatutakoak eta arrisku biologikoak ondoren eta arrisku fisikoak azkenik.

SCIRI

Jakinarazpenak elikagai-taldearen arabera

Arrainei eta arrainen eratorriei lotutako jakinarazpen-kopurua handitu egin da: 2022an 87 jakinarazpen izan ziren eta 2023an 96. Ondorioz, lehenengo posiziora igaro dira. Bigarrenik, haragiei eta haragiaren eratorriei lotutako jakinarazpenak daude, aurreko urtean bezala. Azpimarratu behar da 2022an EKMak hirugarren posizioan zeudela 62 jakinarazpenekin, baina 2023an nabarmen jaitsi dira, 21 jakinarazpen soilik izan baitituzte.

SCIRI

Ondorio nagusien laburpena

1) Arrisku biologikoak: 2022an bezala, jakinarazpen gehienak Salmonellari lotutakoak dira lehenik, Listeriari bigarrenik eta Norobirusari hirugarrenik.

2) Arrisku kimikoak:

a) Fitosanitarioei lotutako jakinarazpenak gutxiago izan dira azken urteetan: 2021ean 225 jakinarazpen, 2022an 89 eta 2023an 60. Hortaz, aurten bigarren postura jaitsi dira, metal astunen azpitik. 2023ko 60 jakinarazpenetatik 29 landare-jatorriko produktuetan klorpirifosen presentziari lotuta egon ziren.

b) Metal astunen jakinarazpenak merkurio, kadmio, berun, nikel, kobalto, manganeso eta kobrearen presentziari lotuta egon dira. Merkurioaren presentzia nabarmendu da 48 jakinarazpenekin, hau da, totalaren % 75. Horietako 23 modu ezberdinetan aurkeztutako ezpata-arrainei dagozkie.

c) EKMko migrazioen artean, hauek dira maizen jakinarazitako arriskuak: amina aromatiko primarioak, banbua, konposatu organiko lurrunkorrak, aluminioa, artsenikoa, litioa, manganesoa, nikela, kobaltoa, kobrea eta melanina.

3) Arrisku fisikoak: Arazo-moten artean azkenak dira, 39 jakinarazpenekin guztira. Horietako 26 gorputz arrotzen presentziari lotuta daude (aurreko urteetan bezala).

4) Mugan egin diren ukapenak:  ukapenen ondoriozko jakinarazpenak jaitsi egin dira 2022 urtearekin alderatuta: 2023an 140 jakinarazpen egin dira eta 2022an 255.

2023tik nabarmentzekoa

Txosten honetan 2023ko udako botulismo-agerraldiaren ikerketari buruzko datuak ikus ditzakegu, ontziratutako patata-tortillaren kontsumoari lotutakoak. Horrez gain, alergenoak, intolerantzia eragiten duten substantziak eta glutena zutela jakinarazi ez zuten produktuak ere nabarmendu behar dira.