Txosten honek elkartu egiten ditu EFSAri nahitaez jakinarazi beharreko zoonosiari buruzko datuak, bai eta hain ohikoak ez diren baina jarraipena egiten zaien beste gaixotasun batzuei buruzkoak ere (adib.: Niloko mendebaldeko birusa).

2019an, elikadura-jatorriko 5.175 agerraldi jakinarazi ziren, 2018an baino % 12,3 gutxiago.

Bestalde, badirudi Campylobacterrarekin eta Salmonellarekin lotutako giza kasuen kopurua egonkor mantendu dela azken bost urteetan (2015-2019) Europa osoan.

Campylobacter

2019an, campylobakteriosi gaixotasun gastrointestinalak eragin zituen EBn jakinarazpen gehien 2015az geroztik; izan ere, 220.000 pertsonari baino gehiagori eragin zien.

100.000 biztanleko 59,7ko prebalentzia izan zuen, 2018ko tasa baino % 6,9 txikiagoa.

Salmonella

Salmonelosia izan zen EBn intzidentzia handiena izan zuen bigarren gaixotasun zoonotikoa, eta 88.000 pertsonari eragin zien (20 kasu 100.000 biztanleko).

Salmonella da oraindik ere gehien detektatzen den patogenoa, nahiz eta S. enteritidisaren ondoriozko agerraldiak murriztu egin diren.
Txostenak estatu kideetan kortako hegaztietan salmonella kontrolatzeko programen emaitzak aipatzen ditu. Estatu kideen 18k bete dituzte murrizketa-helburuak, eta 8k ez zuten bete helburu horietako bat ere.

STEC

Escherichia coli infekzioa, Shiga toxinak (STEC) eragiten duena, gizakietan gehien jakinarazi den hirugarren zoonosia izan zen 2019an (2,2 kasu 100.000 biztanleko). Joera horrek gora egin du 2015etik 2019ra bitartean.

Listeria

Prebalentzia txikia duen arren (0,46 kasu 100.000 biztanleko), zoonosi larrienetako bat da; izan ere, ospitaleratze-tasa 92,1ekoa da eta heriotza-tasa % 17,6koa.

Listeriak eragindako infekzioak maizago jakinarazi ziren 64 urtetik gorako adin-taldean, eta, bereziki, 84 urtetik gorakoetan.

Ospitaleratze gehienak eragiten dituzten 10 patogeno/elikagai-konbinazioak

  1. Salmonella spp. + Arrautzak eta arrautza-produktuak
  2. Salmonella spp. + hainbat elikagai
  3. Listeria monocytogenes + haragia eta haragi-produktuak
  4. Salmonella spp. + haragia eta haragi-produktuak
  5. Salmonella spp. + okindegiko produktuak
  6. Salmonella spp.+ buffet-janaria
  7. S. aureus + hainbat elikagai
  8. Salmonella spp. + beste elikagai batzuk
  9. Norobirusa eta beste kalizibirus batzuk+ ura
  10. A hepatitisa  + okindegiko produktuak

Elikadura-agerraldietan eragin handia duten faktoreak

Iturria: Top-10 pathogen/food vehicle pairs causing the highest number of hospitalisations, in reporting EU MS, 2019. EFSA ECDC txostena 2019