INFOSAn sareak laburpen bat argitaratu du Bisfenol Ari buruz. Txosten horretan aurki daitezke, batetik, konposatu honi buruzko datu garrantzitsuenak, eta, bestetik, zein eragin izan dezakeen osasunean. Laburpenean adierazten da EFSAk 2006an zehaztu zuela konposatu honen Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI): 0,05 mg BPA/Kg bw. Horretarako, 100eko babes-faktorea aplikatu zuen. EFSAk jakinarazi zuen konposatu honekiko esposizioak ez zuela gainditzen TDI horren % 30 adin-talde bakar batean ere, ez eta biberoia hartzen zuten haurtxoen artean ere.

INFOSAN 5/2009