EFSAren iritzi honetan aldatu egiten da 2000. urtetik indarrean zegoen Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI). Orain arteko TDI 0,2 µg-koa zen gorputz-pisuaren kiloko eta hemendik aurrera 0,25 µg-koa izango da. Halaber, iritzi horretan hainbat baieztapen biltzen dira mikotoxina horrekiko esposizioari buruz. Hona hemen horietako batzuk:

  • 2005. eta 2010. urteen artean 23.000 lagin hartu ziren 19 estatu kidetako zereal eta elikagaietan. Analisien datuen arabera, lagin horien % 15etan baino ez zen antzeman ZEA.
  • ZEA kopurua askoz ere handiagoa izaten da prozesatu gabeko aleetan. Beraz, alea hautatzeak eta saneatzeak murriztu egiten du ZEA kopurua kontsumitzeko zerealetan.
  • ZEA kontzentrazio handienak gari-zahian, artoan eta eratorrietan (arto-irina, cornflakes) antzeman ziren arto- eta gari-ernamuinaren olioek ere mikotoxinaren nahiko kopuru handiak zituzten.
  • Alea eta ale horrekin lotutako elikagaiak, batik bat, alea eho (irina) ondorengo produktuak (ogia eta gozogintza fina) dira esposizio maila handiena eragiten duten elikagaiak.
  • Barazkijaleen esposizio maila askoz ere handiagoa da (bikoitza), horrelako elikagai ugari kontsumitzen baitituzte.
  • Urtebete eta hiru urte bitarteko umeek izaten dute esposizio maila handiena mikotoxina horrekiko, gosaltzeko zereal gehiago kontsumitzen baitituzte.

Halaber, EFSAk baieztatu egin du dietaren bidezko ZEArekiko batez besteko esposizio kronikoa TDI baino txikiagoa edo oso antzekoa dela adin-talde guztietan. Beraz, ez da arriskutsua osasunerako.

Zearalenona (ZEA) jakietan