Irlandako Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plana eguneratzea 14/12/17
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agintaritzak (FSAI) argitaratu egin du Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Planaren lehenengo berrikustea eta eguneratzea. Plan horrek 2012-2016 aldia hartzen du bere baitan.
Planak lau zati ditu:
- Elikagaien Kontrol Ofizialerako Sistema
- Pentsuen Kontrol Ofizialerako Sistema
- Animalien Osasunaren eta Ongizatearen Kontrol Ofizialerako Sistema
- Landareen Osasunaren Kontrol Ofizialerako Sistema
Sistema horietako bakoitzak honako alderdi hauek biltzen ditu: kontrol ofizialerako sistema jakinaren xede zehatzak; kontrol hori egiteaz arduratzen diren agintari eskudunak; halakorik balego, eginbeharrak eskualdatzea; izendatutako laborategi ofizialak; agintari eskudun bakoitzak egindako kontrolen antolaketa; kontrol zehatzen plana; prozedura dokumentatuak; kontrolak egiten dituzten langileen prestakuntza-planak; arrisku-planak; eta kontrol sistemaren inguruan gauzatzen diren kanpoko zein barruko ikuskatzeak.
Planak Kontrol Ofizialei buruzko 882/2004 Araudiak ezarritako irizpide hauek betetzen ditu:
- Arriskuetan oinarritutako kontrolak
- Gardentasuna eta interes-gatazka
- Kontrol sistemen eraginkortasuna ziurtatzeko azterketak
- Demandak eta zehapenak
- Kanpoko laguntza
FSAIren Kontrol Ofizialerako Plana 2012-2016