Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) adierazpen bat argitaratu berri du irradiazioaren segurtasunari buruz elikagaietan. Adierazpen horretan biltzen dira BIOHAZ (arrisku biologikoak) eta CEF (kontaktu-materialak, entzimak, aromatizatzaileak eta laguntzaileak) bere bi panelek, hurrenez hurren, irailean eta urrian eman zituzten iritzien ondorioak eta gomendioak.

Elikagaien Irradiazioaren Segurtasunari buruzko Balioespenari dagokionez, EFSAk ondorioztatu du ez dagoela elikagai irradiatuen edo irradiazio ionizatzaileen bidez tratatutako elikagaien kontsumoarekin lotutako arrisku mikrobiologikorik. Gainera, adierazi du irradiazioa metodo eraginkorra dela elikagaietan patogenoak murrizteko, eta lagundu egiten duela kontsumitzaileen segurtasun maila hobetzen. Metodo horrek, ordea, sartuta egon behar du Higiene Praktika Egokiak eta Arriskuen eta Kontrolgune Kritikoen Analisia biltzen dituen Elikagaien Segurtasun arloko kudeaketarako programa integratu batean.

Nolanahi ere, prozesuaren eraginkortasunari dagokionez, BIOHAZ panelak adierazi du patogenoak jarduerarik gabe uzteko beharrezkoa den irradiazio dosia honako hauen araberakoa dela: murriztu beharreko patogenoa, aplikatu nahi den murrizketa maila, eta elikagaiaren egoera fisikoa, elikagai mota gorabehera.

EFSAren adierazpena: Elikagaien irradiazioa