Jakin ezazu zein diren 2015ean Euskadin Elikagaien Segurtasunaren inguruan jendeak gehien irakurri dituen gaiak – ELIKA/EHU 2016
2015ean, komunikabideek aurreko urteetan baino informazio gehiago argitaratu dute elikadurari buruz, kaleratu berri den “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko2015eko Prentsan” azterlanak egiaztatu duenez. Azterlan horretan, egiaztatu da azken urteotan bikoiztu egin dela euskal prentsan gai horri buruz argitaratu den informazioa.
ELIKAk, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Ikerketa Talde Finkoaren laguntzarekin, laugarren aldiz egin du azterlana, jakiteko euskal irakurleei zer-nolako informazioa iritsi zaien Elikagaien Segurtasunari buruz, zein izan diren gai garrantzitsuenak eta zer arrisku/alerta gertatu diren 2015ean.
2015eko txostena argitaratzeaz gain, azterlan hori egiten den laugarren urtea denez, beste bi ekintza ere egin dira:
- Alde batetik, zenbait ondorio bildu dira aztertutako 4 urteak (2012-2015) alderatu ondoren, txosten osoaren azken kapituluan.
- Beste alde batetik, ELIKAk infografia soil bat eta grafiko bat diseinatu ditu Elikagagaien Segurtasunaren ikuspuntutik, azterlanaren ondorio nagusiekin.
Funtsezkoa da komunikabideek informazio horren eta bere tratamenduaren berri izatea, arrisku-kudeatzaileek diseinatu eta berriro bideratu ahal izan dezaten Elikagaien Segurtasunaren arloko komunikazio-estrategia.
Txostena: Elikagaien Segurtasuna Euskadiko Prentsan– 2015
2015eko euskal prentsako Elikagaien Segurtasunari buruzko infografia
Txostena: Elikagaien Segurtasuna Euskadiko 2014ko Prentsan
Txostena: Elikagaien Segurtasuna Euskadiko 2013ko Prentsan
Txostena: Elikagaien Segurtasuna Euskadiko 2012ko Prentsan