2073/2005 (EB) Araudiak, elikagaiei ezarri dakizkiekeen irizpide mikrobiologikoei buruzkoak, xedatzen du, beharrezkoa denean, elikagaien (batik bat, kontsumitzeko prest dauden elikagaiak) ekoizpen-industriek azterketak egingo dituztela, egiaztatzeko elikagaiak ez duela gainditzen Listeria monocytogenes bakterioaren muga elikagai hori erabil daitekeen epean, Araudi horren II. eranskinak ezarritakoarekin bat.

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak jarraibideak ematen ditu Araudi horren II. eranskinean zehaztutakoa aplikatzeko. Horrela, ekoizleari lagundu egingo zaio bere elikagaien bizitza erabilgarria zehazteko modurik egokiena hautatzen, eta erakunde eskudunei lagundu egingo zaie, beharrezkoa denean, egiaztatzen elikagaien ekoizleak frogatu egiten duela bere elikagaiak ez duela gainditzen Listeria monocytogenes bakterioaren muga elikagai hori erabil daitekeen epean.

Artikulu osoa