Pestiziden Hondakinei buruzko FAO/OME Batzorde Mistoak (JMPR) 29 pestizida ebaluatu ditu eta, egindako zenbatespen berrien arabera, hondakinen gehieneko muga berriak gomendatu ditu horietako gehienentzat. Halaber, ikuskatutako saiakuntzetako hondakinen medianaren (STMR) eta hondakinen maila altuenen (HR) balio berriak proposatu ditu, oinarri gisa erabil daitezen pestiziden hondakinekiko elikadura-esposizioa zenbatesteko.

Berrikuspen horren ondorioz, HGM berriak proposatu dira honako pestizida hauetarako, zenbait elikadura-matrizetan:

  • Acetamiprid
  • Bixafen
  • Clofentezine
  • Clothianidin
  • Cyprodinil
  • Difenoconazole
  • Ethiprole
  • Fenbuconazole
  • Fenhexamid
  • Fenpicoxamid
  • Fluopyram
  • Imazalil
  • Isoprothiolane
  • Isoxaflutole
  • Mandipropamid
  • Methoprene
  • Methoxyfenozide
  • Prothioconazole
  • Pydiflumetofen
  • Quinoxyfen
  • Spinetoram
  • Sulfoxaflor
  • Tebuconazole
  • Thiamethoxam
  • Trifloxystrobin
  • Trinexapac-ethyl

Methion pestizidarentzat, Erreferentziazko Dosi Akutu (ArfD) hau ezarri da: 0,02 mg/gorputz-pisuaren kilo.

Ebaluazio horretan, taula bat ere sartzen da. Taula horretan hainbat pestizida identifikatu dira, batetik, horiekiko elikadura-esposizio zenbatetsiak Eguneko Ingestio Onargarria (EIO) gaindi lezaketenak eta, bestetik, eskura dagoen informazioaren arabera Erreferentziazko Dosi Akutua (ARfD) gainditu dezaketenak.

Klorpirifos, zipermetrinas eta espiromesifeno pestizidentzat ez da gomendio berririk eman; beraz, ez dira agertzen iritziarekin batera doan taulan.