Kadmioaren eta beste metal batzuen mailak Suediako zerealetan – SLV 2014
Suediako gari- eta zekale-irinetan dauden Kadmio-mailen jarraipena egiteko, Suediako Elikagaien Agentziak (SLV) ikerketa bat egin du ondoz ondoko 27 urtetan. Horren bidez, Suediako etxeetan jasotako zenbait lagin aztertu dira: bahetutako gari-irinak, gari ekologikoaren irinak, gari-birrinak eta zekale-irinak.
Aztertutako 365 laginetan atzemandako kadmio-mailaren emaitzek ez dute aldaketa esanguratsurik eragin aztertutako denbora-tarte osoan. Honako hauek izan ziren metal horren batez besteko balioak:
- Bahetutako gari-irina (n=144): 0,026 mg/kg (tartea: 0,013-0,074 mg/kg)
- Gari ekologikoaren irina (n=23): 0,026 mg/kg (tartea: 0,017-0,042 mg/kg).
- Gari-zekalea (n=54): 0,12 mg/kg (tartea: 0,049-0,25 mg/kg).
- Zahi-irina (n = 144): 0,016 mg/kg (tartea: 0,003-0,044 mg/kg).
Dena den, kontuan hartuta Suediako herritarrek ISTPetik hurbil dagoen kadmio-ingestaren mailak dituela, garrantzitsutzat jo da Suediako irinetan kadmioaren mailak kontrolatzen jarraitzea.
Ikerketan, kadmioaz gain, beste metal batzuk ere aztertu ziren, eta honako emaitza hauek nabarmendu behar dira:
- Kobrea: Hona hemen aurkitutako batez besteko balioak: 1,45 mg/kg gari-irinetarako, 2,01 mg/kg irin ekologikoetarako, 12,6 mg/kg zahi-irinerako eta 3,37 mg/kg zekale-irinerako. Konposatu honen kontzentrazioak behera egin zuen, denboraren poderioz, aztertutako lagin guztietan gari-irinetan izan ezik, horietan denboran zehar zenbait aldaketa atzeman baitziren.
- Beruna: Balioak 0,013 mg/kg-tik beherakoak izan ziren gari- eta zekale-irinetarako, eta zahi-irinerako kontzentrazioa 0,0219 mg/kg-koa izan zen. Lagin guztiak 0,018-0,125 mg/kg-ko tartean aurkitu ziren.
- Kobaltoa eta Kromoa. Balioak atzemate-mugen azpitik egon ziren aztertutako lagin gehienetan, eta baxuegiak izan ziren denboran zehar joerak aztertu ahal izateko.