Epidemiologia-ikerketa berriak argitaratu dira non lotura zuzena ezarri den gernuko biomarkatzaileen eta kadmioaren esposizioaren artean. Ikerketa horiek oinarritzat hartuta, Elikagaien Gehigarrietan Aditua den FAO/OME Batzorde Mistoak (JECFA) Kadmioaren toxikologia maila balioztatu du 73. biltzarrean (Ginebra, Suitza, ekainak 8-17).

Batzordeak erabaki du egokiagoa dela hileko erreferentzia zehaztea erreferentziazko toxikologia maila zehatzeko orduan. Izan ere, kadmioaren batez besteko bizitza oso altua da, eta eguneroko ingestak oso eragin baxua du (edo ia ez du eraginik) esposizio orokorrari dagokionez. Beraz, ordura arte indarrean egon den behin-behineko asteko ingesta toleragarria (ISTP) bertan behera geratu da (7 µg/kg pisu) eta hileko behin-behineko ingesta toleragarrirako (IMTP) maila berria zehaztu du: 25 µg/kg pisu.

Biltzar horretan ere, Batzordeak aztertu ditu ordura arte egon diren datuak dietaren bidez herritar talde guztiek kontsumitu lezaketen Kadmioarekiko esposizioaz, muturreko kontsumitzaileen gaineko datuak eta dietarako ohitura bereziak dituzten azpitaldeen datuak barne (landarejaleen datuak, kasu); eta talde guztietan IMTP berritik beherako esposizioa izan dute.

Artikulu osoa