EFSAren Dietetika Produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) zientzia-irizpen bat argitaratu du, Kaltzioaren erreferentziazko balioak ezartzen dituena herritar-talde ezberdinetarako.

Panelak kaltzioaren erreferentziazko honako ingesta hauek ezarri ditu:

  • Jaioberriak (7-11 hilabete): 280 mg/egun
  • 1 eta 3 urte bitarteko haurrak: 450 mg/egun
  • 4 eta 10 urte bitarteko haurrak: 800 mg/egun
  • 11 eta 17 urte bitarteko haurrak: 1.150 mg/egun
  • Heldu gazteak (18-24 urte): 1.000 mg/egun
  • 25 urtetik gorako helduak: 950 mg/egun

Kaltzioa eskeletoaren osagai integrala da: gutxi gorabehera, gorputzeko kaltzioaren % 99 hezur eta haginetan dago; egiturako elementua da horietan. Gorputzeko kaltzioaren gainerako % 1ak zelulen arteko funtsezko mezulari gisa dihardu zelula eta ehunetan.

Kaltzioaren dietetika-iturri nagusiak aldatu egiten dira herrialdearen arabera, baina, oro har, esnekiak dira ekarpen dietetiko handiena egiten dutenak. Gure dietan kaltzioa ematen dute, halaber, barazki berdeek, egoskariek, fruitu lehorrek, hezur biguneko arrainek (esaterako, latetan ontziratutako sardinak) eta kaltzioz aberastutako elikagaiek. Ur gogorrak ere kaltzio-ekarpen handia egiten du ingestan.

EFSAren irizpena