Karbapenemikoekin lotutako mikrobioen aurkako erresistentzia elikakatean
EFSAk zientzia-irizpen berri bat egin du elikakatean karbapenemasak sortzen dituzten enterobakterioek (KSE) duten presentziari eta horien hedapenari buruz, EB/EFTA eremua aintzat hartuta (EB gehi Europako Merkataritza Askearen Elkarteko herrialdeak)
Hau da irizpen horren ondorio nagusia:
Garai batean karbapenemasak sortzen dituzten bakterioak batez ere ospitaleko arazotzat hartzen ziren, baina gaur egun Europa osoko giza kontsumora eta elikadura produktuetara bideratutako animalietan ere detektatzen dira.
Beste ondorio batzuk
- 2011tik, EBko 30 herrialdeetatik 14tan detektatu dira KSEak elikakatean.
- Hauek dira gehien jakinarazten diren KSEak: E. coli, Enterobacter, Klebsiella eta Salmonella, eta nagusiki elikagaiak ekoizteko erabiltzen diren lurreko animalietan dute jatorria (txerriak, behiak eta, kasu gutxiagotan, eskortako hegaztiak). Horiek dira, hain zuzen, EBn erresistentzien eguneroko jarraipena jasotzen duten animalia‑espezieak.
- Jakinarazitako KSEen kopuruak gora egin du, batez ere txerrienak, behienak eta eskortako hegaztienak, eta gorakada nabarmenak izan dira 2021ean eta 2023an zenbait estatu kidetan (besteak beste Espainian, 2023an).
- 30 herrialdeetako hamarretan kontingentzia-planak ezarri dituzte bakterio horiek kontrolatu eta ikertzeko.
Gure analisia…
EFTAko herrialdeak kanpoan utzita eta Europako erresistentziak zaintzeko programaren barruan, ikusi zen 2021 eta 2023 artean gora egin zuela erresistentzien kopuruak. Horren arrazoi nagusia izan zen Italian eta Espainian gora egin zuela blaOXA-181 (Italian) eta blaOXA-48 (Espainian) erresistentzia-geneak zituzten txerrien kopuruak. Horrez gain, geneekin eta gene-konbinazioekin lotutako lehen KSEn txostenak jakinarazi ziren Portugalen 2023an. Gorakada horrek, hein batean, zerikusia izan dezake analisien kopurua ere areagotu izanarekin.



KSEen gorakada hori etengabea izan da herrialde hauetan 2015 eta 2024 artean: Txekia, Alemania, Italia, Portugal, Errumania eta Espainia (kasu guztietan batez ere txerri ganaduagatik).
Espainian, blaOXA-48 eramaten duten IncL plasmidoek eragin zuten gene hori hedatzea txerrien ekoizpen-sisteman.
KSEen transmisio zirkunstantzialari, elikakatearen barruko geneen arteko hedapen klonalari edo horizontalari eta gizakietatik/gizakienganako transmisioari buruzko ebidentziak erakusten dituzten oso datu gutxi daude.
2027an irizpen eguneratu bat argitaratuko da eta bertan jasoko dira azken ondorioak.