Kataluniako biztanleentzako arriskuaren ebaluazioa: artsenikoa arrozean eta eratorrietan
ACSAk azterketa bat egin du arrozeko artsenikoaren kontzentrazioa zehazteko eta, hala, dietaren bidezko esposizioa zenbatesteko; izan ere, arroza eta eratorriak dira Kataluniako biztanleen ingestioari artseniko organiko gehien gehitzen dioten elikagaiak.
Azterketa horretan, arroza eta produktu eratorriak (arroz-tortak, arroz-edariak eta haurrentzako arroza duten homogeneizatuak, hau da, potetxoak) kontsumitzeagatiko esposizioa ebaluatu da.
Elikagaietako artsenikoaren kuantifikazioa
Hurrengo irudian, aztertutako elikagai-mota bakoitzaren guztizko artsenikoaren eta artseniko inorganikoaren batezbesteko kontzentrazioa agertzen da. Balio horiek artseniko inorganikoarekiko esposizioa kalkulatzeko erabili dira.
Hala, arroz-irinak du guztizko artsenikoaren kontzentrazio handiena (208 µg/kg), eta, jarraian, arroz-tortek (173 µg/kg). Artseniko inorganikoari dagokionez, arroz-tortek dute kontzentrazio handiena (135 µg/ kg).
Ingestioa
Azterketa honetako elikagai guztien artetik, arroz-alea da herritar helduen artseniko-ingestioan ekarpen handiena egiten duen elikagaia (ingestioaren % 82). Hurrengo elikagaia arroz-tortak dira (% 6), eta gainerako elikagaien ekarpena ingestioaren % 3,7koa da, gehienez ere.
Adin-taldeen dieta bidezko esposizioa
6 eta 11 hilabeteko biztanleek dute guztizko artsenikoarekiko eta artseniko inorganikoarekiko esposizio altuena (0,211 µg AsIn/gorputz-pisuaren kg/egun).
Talde bakar batek ere, ez umeek ez helduek, ez dute gainditzen gutxieneko muga: 0,3 μg/gorputz-pisuaren kg/egun.
Ondorioak
Ondorioak
ACSAk ondorioztatu du 36 hilabete bitarteko biztanleei dagokienez, komenigarria dela egunean kontsumitzen dituzten arroz-tortak mugatzea eta egunean gehienez torta bakar bat jatea; 3 eta 9 urte bitarteko umeei dagokienez, ez da gomendagarria egunean 3 arroz-torta baino gehiago kontsumitzea.
6 eta 11 hilabeteko umeei dagokienez, gomendatzen da egunero ez kontsumitzea arroza duten potetxoak eta beste zereal batzuk dituzten potetxoekin tartekatzea.
Arroz-edari begetalak egunero kontsumitzen dituzten biztanleentzat, gomendatzen da beste edari begetal batzuekin tartekatzea astean zehar, batik bat 12 eta 36 hilabeteko biztanleen artean.