Kataluniako Elikagaien Segurtasun Plana 2012-2016 13/03/13
Generalitateko Gobernuak onetsi egin du Kataluniako Elikagaien 2012-2016ko Segurtasun Plana. Plan hori sailen arteko proiektua da, elikagaien segurtasun arloko ekintza publikoak definitzen dituena. Horretarako, elikakateko etapa guztiak hartzen ditu aintzat: ekoizpenetik hasi eta kontsumora arte.
Kataluniako elikagaien segurtasunerako politika oinarrizko elementua da herritarren osasuna babesteko. Erantzukizun partekatua da, eta bertan parte hartzen dute Generalitateko hainbat sail eta organismok (osasun, nekazaritza, elikadura, ingurumen eta kontsumo arloan ardura dutenak), Kataluniako toki administrazioek, elikakateko agente ekonomikoek, zientzia-gizarteak eta kontsumitzaileek.
Kataluniako Elikagaien 2012-2016ko Segurtasun Planak 28 helburu estrategiko biltzen ditu eta 127 esku-hartze ildo ezartzen ditu. Horiek bost eremutan jasotzen dira: arriskuen balioespena (zientzia ezagutza onena eskuratzera bideratua), horiekin lotutako alderdien kudeaketa, zerbitzuen kalitatea, esku hartzen duten alde guztien arteko komunikazioa eta koordinazioa, eta osasunerako arriskuen kudeaketa (lehentasun, prebentzio eta erantzun azkarraren printzipioekin bat, arriskuak murriztera bideratua).
Elikagaien Segurtasun Plana 2012-2016