ACSAk “Kataluniako Elikagaien Segurtasun Plana 2012-2016”-ren proposamena argitaratu du. Proposamen horretan parte hartu dute arloko herri-administrazioko arduradunek, elikakateko eragileek eta kontsumitzaileek, eta Kataluniako Generalitateko Gobernuak onetsi beharko du.

Kataluniako Generalitateko Osasun Publikoari buruzko 18/2009 Legaren arabera, ACSA erakundeak arduratu behar du Kataluniako Elikagaien Segurtasun Plana osatzeaz eta horren jarraipena egiteaz. Planak bost urteko indarraldia izango du eta arlo horretan egiten diren jarduera publiko guztien erreferentzia-esparrua izango da.

Planak honako hauek hartzen ditu bere baitan: helburu estrategikoak, berariazkoak eta epe horretan Arriskuen Analisiaren prozesuan (arriskuaren balioespena, kudeaketa eta komunikazioa) ezarri beharreko ekintzak. Bestalde, hainbat esku-hartze xedatzen dira, Elikagaien Segurtasunaren arloko ekintzetan lankidetza, koordinazioa eta eraginkortasuna sustatzeko.

Abiapuntu gisa, Planean Kataluniako elikagai-enpresen azterketa egiten da, eta, bide batez, zenbait datu biltzen dira honako hauei buruz: elikagaien kontsumoa, elikagaiek transmititutako gaixotasun nagusiak, arrisku kimikoen prebalentzia azken hamarkadan, eta Kataluniako herritarren arrisku biologiko eta kimikoekiko esposizioaren balioespena. Horrez gain, herritarrek Elikagaien Segurtasunarekin lotutako gaien inguruan duten pertzepzioaren berri ere ematen du.

“Kataluniako Elikagaien Segurtasun Plana 2012-2016”-ren proposamena