ACSAk ebaluatu egin du Katalunian 2008 eta 2009 bitartean kontsumitutako elikagaietan dauden mikotoxina nagusiekiko esposizioa gizakientzat duen arriskua. Argitalpen berri horrek Patulinaren aurreko esposizioa lantzen du eta osatu egiten ditu B, G eta M1 aflatoxinei, B1 eta B2 fumonisinei eta A okratoxinari buruz jada argitaratutakoak.

Sagar-zukuaren eta sagarrez eginiko elikagaien 262 laginen artean, patulina, nagusiki, sagar-zukuan (% 42,3) eta sagarrez eginiko haurrentzako elikagaietan (% 33,9) aurkitu zen. Sagarrez eginiko elikagai solidoetan, aitzitik, % 5,2 besterik ez zen atzeman. Alabaina, gehienezko balorea eta positibo eman zuten laginen batez besteko altuena azken kategoria horretakoak dira., nahiz eta indarrean dagoen legeriak ezarritako gehienezko mugen azpitik dauden.

Aintzat hartuta sagarrez eginiko elikagai eta edarien Kataluniako herritarren kontsumoari buruzko datuak, dieta bidezko patulinarekiko esposizio zenbatetsia herritar taldeentzat EITaren, oso azpitik dago, minberena den eta sagarrez eginiko produktuak gehien kontsumitzen dituen taldea barne (jaioberriak, 95eko pertzentilarekin).

Beraz, ACSAk ezarri du patulina mikotoxinarekiko esposizioari lotutako arriskua ez dela osasun publikoko arazoa Kataluniako herritarrentzat.

Ebaluazioa: Patulinarekiko esposizioa Katalunian

Arriskua Ebaluatzeko Metodologia

Kataluniako herritarren elikagaien ingesta