Klima-aldaketa gaur egungo arrisku emergenteen eragile garrantzitsuenetako bat da. Ikerketa eta txosten prospektibo askok aztertu egiten dute klima-aldaketak elikagaien segurtasunean gaur egun duen eragina, baina segurtasunerako etorkizuneko erronkak ez dira sakon ikertzen ari, eta horiei aurrea hartu behar zaie.

Txosten berri honetan, CLEFSA proiektuaren emaitzak («El cambio climático como factor impulsor de los Riesgos Emergentes para la Seguridad de Alimentos y Piensos, las plantas, la salud animal y la calidad nutricional») jasotzen dira. Txostenak, halaber, klima-aldaketak Elikagaien Segurtasunarekin lotutako hainbat gaitan izan ditzakeen eraginen karakterizazioa barne hartzen du.

CLEFSA proiektuak aukera hauek aztertu ditu:

  1.  klima-aldaketak, arrisku emergente askoren eragile gisa, faboratutako hainbat agertoki erabiltzea, eta epe luzera aurrea hartu ahal izatea
  2.  Crowdsourcinga eta datu-meatzaritza erabiltzea askotariko informazio-iturritako seinaleen/aztarnen sorta zabala identifikatzeko
  3.  nazioarteko erakunde askotariko adituen sare bat erabiltzea
  4.  Askotariko Irizpideetan oinarritutako Erabakien Analisirako tresna bat diseinatzea, seinaleak karakterizatzeko parte hartzeko prozesu baten bidez, zeinetan adituen ezagutza arazo garrantzitsuak identifikatzeko erabiliko baita
  5.  eskuragarri daukagun informazioa aztertzeko metodologiak eta adierazleak garatzea, ager daitezkeen ziurgabetasunak aintzat hartuta

CLEFSA proiektuak 100 afekzio-elementu baino gehiago karakterizatu eta aztertu ditu estatistikoki Elikagaien Segurtasunerako. Horietako batzuk Giza eta Animalia Osasunean izaten duten inpaktuagatik nabarmendu dira

Emaitzen artean, Elikagaien Segurtasunaren hainbat arlorekin lotutako alderdien zerrenda hauek nabarmendu nahi ditugu:

Osasun Publikoarentzako arrisku biologikoak

  • Tenperaturak eta muturreko gertaera atmosferikoen maiztasuna areagotzeak patogenoen biziraupenean eta ugalketan duen eragina

Kezkagarrienak izan litezkeen patogenoek lehiakortasuna hobetu dezakete muturreko klima-baldintzetan Bereziki, ezaugarri hauengatik bereizten dira:

1) Kutsadura-dosi baxua dute (adibidez, birus enterikoak, Campylobacter spp.,  E. coli STEC eta protozoo parasitoak ekoizten dituzten Escherichia coli-ren anduiak)
2) nahiko iraunkorrak dira ingurumenean (adibidez, Mycobacterium eta tuberkulosi, birus enteriko eta protozoo parasitoen konplexuak)
3) tolerantzia dute estres termikoarekiko eta pH-arekiko  (adibidez, E. coli STEC eta Salmonella)
4) haizeak distantzia luzeetan mugi ditzake (adibidez, Coxiella)

  • Elurraren izozte-desizozte prozesuak bakterio-populazioetan duen eragina
  • Elikagaien bidez transmititutako parasito-infekzio emergenteak
  • Erleen bidez zabaltzea antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioak
  • Klima-aldaketak eragin dezake parasitoen heren bat desagertzea 2070. urterako
  • Hozte-katearen osotasunerako erronkak
  • Permafrostean izoztutako arkeo-patogenoekiko (birusak) esposiziorako arriskua, horiek desizostearen ondorioz

Animalien Osasuna

  • Birusak eta bakterioak (berriro) agertzea
  • Ozeanoak  azidotzea
  • Migrazioak
  • Gaixotasunen aurreko sentikortasuna

Sanidad Vegetal

  • Birus emergeanteak (berriro) agertzea
  • Erresilientzia hidrikoa: zer-nolako eragina izan dezakeen planeta epelago batek landareengan
  • Lurzorua gazitzea
  • Landareen hazkuntzan egon daitekeen eragina
  • Erradiazio ultramore aldakorraren eragina, zeina klima aldakor batean areagotu edo murrizten baita
  • Polinizazio-falta landareetan, loraldien aldakortasunaren eraginez eta intsektuen bidezko polinizazioa murriztea, landareek aldaketa fenologikoak izan dituztelako
  • Landare toxikoak eta belar txarrak ezartzea
  • Patogenoak nazioartekotzea

Kutsatzaileak

  • “Blooms” alga kaltegarrien loraldiak
  • Klima-aldaketaren eraginak nekazaritzan erabilitako patogeno eta produktu kimikoekiko gizakien zeharkako esposizioan
  • Kalitate nutrizionala

Calidad Nutricional

Klima-aldaketaren eragina laboreen kalitatean
Elikadura-proteina berrien alergenizitatea eta horren ondorioz elikagaiekiko alergien intzidentzia areagotzea
Selenio-sufre interakzioak

Egilea: Ed Hawkins  “Current version of global temperature spiral “

Web mintegi bat antolatuko da 2020ko amaierarako, proiektuaren emaitzen berri emateko.