Klima-aldaketak elikagaien segurtasunean dituen ondorioak aztertzeko Europako estrategia – FACCE 2012
Nekazaritzaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Klima-aldaketaren inguruko Europako ekimen bateratuak (FACCE-JPI) Ikerketarako Agenda Estrategikoa eman du nazioarteko erreferentziazko zientzialarien eta elikakateko kideen arteko elkarrizketen emaitza gisa.
Agendak bost ikerketa-eremu estrategiko ezartzen ditu, klima-aldaketak nekazaritzan, elikagaien ekoizpenean eta Elikagaien Segurtasunaren arloan dituen ondorioen erronkak landu ahal izateko. Honako hauek dira ikerketa-eremu horiek:
- Elikagaien Segurtasun iraunkorra
- Ingurumenari dagokionez, nekazaritza iraunkorra haztea eta indartzea
- Elikagai-hornikuntzaren, biodibertsitatearen eta ekosistemen arteko oreka
- Klima-aldaketara egokitzea
- Klima-aldaketa murriztea
Arlo horietako bakoitzean epe labur, ertain eta luzeko ikerketa-lehentasunak definitu eta ekintza bateratuak zehazten dira, Europan plataformak sendotzeko, eta ezagutza trukatzea zein prestakuntza sustatzeko.
Ikerketa-programa nazionalak lerrokatuz, sinergiak batu, bikoiztasunak murriztu eta ikerketa-finantzazioan eraginkortasuna maximizatu nahi da, elikagaien ekoizpenaren arloko erronka berriei aurre egiteko.
FACCE estrategia – Klima-aldaketaren ondorioak nekazaritzan eta Elikagaien Segurtasunean