Kutsatzaile kimikoen talde nordikoak (NKG) azterlan biltzailea egin du konposatu per eta polifluoratuek (PCF) merkatu nordikoko hainbat industria sektoretan duten erabilerari buruz, bei eta uretan eta elikagaietan duten presentziari eta gizakien eta animalien osasunerako eragin toxikoei buruz ere. Talde horrek ondorioztatu duenez, datu fisiko-kimiko eta toxikologikoak falta dira, baita ingurumenean eta elikagaietan duten kontzentrazioari buruzkoak ere konposatu horietako batzuen kasuan, perfluorooktano sulfanatoa (PFOS) eta azidoa perfluorooktanoikoaz (PFOA) gain, aztertuenak baitira eta giza osasunerako dituzten arriskuak gehien ebaluatu dira.

OECDren iturrietan, REACH Europako datu-basean eta SPIN datu-base nordikoan oinarrituta, 518 konposatu per eta polifluoratu aurkitu dira, 35 kategoria kimikotan taldekatuta. Konposatu kimiko horiek industria produktu askotan erabiltzen dira: fluido hidraulikoak, suaren aurkako aparrak, kosmetikoak, ehun-produktuak, ekipo elektronikoak, gantz uxagarriak materialetan elikagaiekiko kontaktuan, ez itsasteko eta iragazgaizteko moduko estaldurak, orbanak kentzeko produktuak, garbiketa-produktuak, landare-osasunerako produktuak, etab.

Zehazki, ikusi izan da PFOA eta PFOS mailak gutxitu egin direla 2002az geroztik; kate motzeko sulfonato mailak, berriz, igo egin direla ikusi da. Gainera, substantzia horiek edozein industria-iturritik urrun aurkitu dira, hala nola, Artikoan, eta horrek islatzen du substantzia horiek kutsatzaile globalak direla.

Konposatu per eta polifluoratuak oso disolbagarriak dira uretan eta gantzean, gainera, egonkortasun eta iraunkortasun handia dute ingurumenean, elikakatean pilatzen baitira, bereziki arrantza produktuetan. 2010ean Norvegiako dietaren ingestari buruz egindako azterlan batek ondorioztatu zuenez, arraina, itsaskiak eta produktu eratorriak zein zerealak eta produktu eratorriak kontsumitzeak PCFen aurreikusitako ingestaren % 75-92 osatzen du.

Eragin toxikoei dagokienez, animalietan hepatotoxikoak, inmunotoxikoak dira, ugalketan eta garapenean nahasmenduak sortzen ditu eta etentzaile endokrino gisa jarduten du. Gizakiei dagokienez, hainbat azterlanek konposatu horietako batzuk (bereziki PFOS eta PFOA) hormona-, immunologia-, ugalketa- eta garapen-sistemaren gaineko eragin negatiboekin lotzen dituzte, baina badaude ebidentzia argirik adierazten ez duten azterlanak. Horregatik guztiagatik, azterlan horren egileek ondorioztatu dute kutsatzaile kimiko horien propietate toxikologikoei buruzko azterlan sakonagoak behar dituztela.

Konposatu per eta polifluoratuen inguruko azterlan osoa