Kontrol ofiziala malgutzeko neurrien luzapena
Martxoaren 31n, Europako Batzordeak 2020/466 Exekuzio Erregelamendua (EB) argitaratu zuen, COVID-19ak eragindako osasun-krisian zehar nekazaritzako elikagaien katearen kontrol ofizialerako lanak errazteko asmoz.
Erregelamendu horrek aukera eman zuen elektronikoki igorritako dokumentuak erabiltzeko kontrol ofizialetarako, salbuespen gisa, eta malgutu egin zuen ofizialak ez diren eta eskumeneko agintaritzek izendatu dituzten laborategiek eginiko proben kontrola. Erregelamenduaren indarraldia bi hilabetekoa zen hasiera batean, eta ekainaren 1ean amaitu zen.
Europako Batzordeak neurri horiek aplikatzean izandako esperientzia aztertu du, eta egiaztatu du ekainaren 1etik aurrera ere zailtasunak egongo direla kontrol ofizialarekin jarraitzeko. Hori horrela, Erregelamendua aldatu egin du, 2020/714 Exekuzio Erregelamendua (EB) argitaratuta. Horren bidez, abuztuaren 1era arte luzatu da kontrol ofizialak eta beste kontrol-jarduera batzuk egiteko dokumentazio elektronikoa erabiltzeko aukera. Erregelamendu hori ekainaren 2tik aurrera aplikatuko da.