COVID-19aren ondoriozko osasun-krisialdiaren egungo egoera ikusita, Europako Batzordeak neurri bat argitaratu du estatu kideei elikakatearen gaineko kontrol ofizialak modu malguagoan egitea ahalbidetzeko.

 

Hasiera batean, neurria bi hilabetez egongo da indarrean, eta aplikazioaren esperientzia aztertu ondoren berrikusiko da. Neurriak ez ditu Elikagaien Segurtasuneko funtsezko arauak aldatuko; aldiz, egoera hauek ahalbidetuko ditu:

  • Elikakatearen gaineko kontrol ofizialak, salbuespen gisa, zehazki horretarako izendatutako pertsonen bidez egin daitezke.
  • Salbuespenez, halaber, laborategiak izenda daitezke kontrol ofiziala gauzatzeko, izendatutako laborategi ofizialak eskuragarri ez daudenean.
  • Mugetan dokumentu elektronikoak onartuko dira, betiere jatorrizkoak albait arinen aurkezteko konpromisoa hartzen bada.
  • Operadoreekiko bilera fisikoen ordez, aurrez aurrekoak ez diren bilerak egin daitezke, erabilgarri dauden teknologiak erabilita.

 

Neurriaren helburua da kontroleko langileen mugimenduen bidez birusa heda dadila saihestea, prebentzioaren bidez, baita animalia, landare, elikagai eta pentsuen mugimendua erraztea ere.

 

Neurri hau aplikatu nahi duten estatu kideek Batzordeari eta gainerako estatu kideei jakinarazi beharko diete.