EFSAk, duela gutxi argitaratutako txosten batean, gomendatu du EBren kontrol-programa koordinatuetako laginen esleipen proportzionala berrikustea, eta kontsumo-patroiak izatea kontuan, biztanle kopuruaren ordez.

 

EBren hainbat urtetarako kontrol-programa koordinatuen helburua da datuak sortzea eta horiek erabiltzea herritarrek kontaminatzaileekiko duten elikadura-esposizio akutua eta kronikoa balioesteko eta, hala, indarreko legeria zenbateraino aplikatzen den ebaluatzeko. Programa horiek urtero egiten diote laginen bilketaren planteamendua EFSAri, eta datuak aurkezten dizkiote. Une honetan, hartu beharreko laginen esleipen proportzionala kalkulatzeko, plana diseinatzeko unean herrialde bakoitzean dagoen biztanle kopurua hartzen da oinarri gisa.

 

Txosten hau argitaratu da, hain zuzen, EBko pestiziden hondarren hainbat urtetarako kontrol-programan jaso beharreko laginen kopurua berriro esleitu behar zelako. Bada, EFSAk bi metodologiak alderatu ditu txostenean, eta ondorioztatu du komenigarria litzatekeela kontsumo-patroien aldakortasuna kontuan hartzea programa horiek diseinatzean.

 

Horretarako, inkesta dietetikoek elikagaien kontsumoari buruz (banakako elikagaiak) ematen duten informazioa erabili beharko litzateke. Dena den, informazio hori ez dago eskuragarri parte hartzen duten herrialde guztietan; beraz, EFSAk informazio hori biltzea gomendatzen du.