Kontsumitzeko ura fluoratzea EAEn – 2014
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txosten bat argitaratu du, EAEn kontsumitzeko ura fluoratzeari buruz. Txosten horretan, honako hauek aurkezten dira: fluorraren jarduera-mekanismoei buruzko gaur egungo zientzia-ebidentzia, fluorraren eraginak osasunean, uraren fluorazio-egoera munduan, gure erkidegoan gauzatzen diren aho-hortzetako osasun-politikak eta horien emaitzak 30 urteko epea igaro ostean.
Txostenak, era berean, bildu egiten du neurri horrek ukiditzakeen herritar-sektoreen iritzia eta gaiaren inguruan galdetu zaien adituena.
Txosten horren xedea da laguntzea erabakitzen komenigarria ote den ala ez EAEn kontsumorako ura gaur egungo kontzentrazioan fluoratzen jarraitzea.
1. Fluorazio-politika gorabehera:
- Indartzea eta sendotzea Haurren Hortzak Zaintzeko Programa (HHZP)
- Informazioa ematea herritarrei aho-hortzetako osasun-politikari buruz.
- Aho-hortzetako osasuna sustatzeko kanpainak egitea osasunaren arloan eta ikastetxeetan.
- Aho-hortzetako osasunaren azterketa epidemiologikoa helduei ere egitea.
2. Fluorazio-politikarekin jarraituz gero:
- Gaur egungo dekretua egokitzea.
- Herritarrei, oro har, eta osasunaren arloko profesionalei fluorazio-politikaren berri ematea.
- Konpainia hornitzaileentzako diru-laguntzen politika berrikustea.
- Fluorazioa 30.000 biztanle baino gutxiagoko eremuetan ere gauzatzea.
3. Fluorazioa etetea erabakiz gero:
- Gaur egungo dekretua baliogabetzea.
- Herritarrei, oro har, eta osasunaren arloko profesionalei fluorazioa eteteko arrazoien berri ematea.
- Egoera monitorizatzea, aho-hortzetako osasunaren adierazleetan gerta daitezkeen aldaketak atzemateko.
Kontsumitzeko ura fluoratzea EAEn