Landare-estraktuak erabiltzea arrainetan eta arrantza‑produktuetan
AESANek landare-estraktuak arrainetan eta arrantza-produktuetan erabiltzeari buruzko Araudiaren Interpretazio Oharraren eguneratzea argitaratu du.
Badira zenbait urte zalantza ugari planteatu direla landare-estraktuak arrainetan (bereziki atunean) erabiltzeari buruz; batik bat 2016ko kasuaz geroztik. Kasu hartan, iruzurrezko zenbait jarduketa identifikatu ziren, adibidez “margotutako” atuna merkaturatzea.
Iruzur hartan, atunari landare-estraktuak gehitzen zitzaizkion, atun-espeziearen kolore generikoa aldatzeko eta “atun gorri” gisa saltzeko, merkatuan estimatuagoa baita.
Oharrean honako hau jakinarazten da:
Indarrean dagoen araudiak ez du baimentzen landare-estraktuak arrainetan eta arrantza-produktuetan (prestatuak zein ez prestatuak) erabiltzea, eta hala eginez gero, baimendu gabeko elikagai-gehigarri bat erabiltzen da isilpean. Jarduketa horren xede nagusia da produktuaren itxura hobetzea (adibidez, atunari kolore gorria ematea) eta balio-bizitza luzatzea. Horrek, kontsumitzaileak nahasaraz ditzake eta arriskutsua izan liteke osasunarentzat; izan ere, histamina-maila altuak izan ditzake. Horrez gain, merkataritza-iruzurra litzakete.