Elikagaien krisiari aurre egiteko prestakuntza-estrategiaren baitan, EFSAk “Lankidetza eraginkorra Arriskuen Ebaluazioan datuak biltzean” arloko prestakuntza gauzatu du. Honako alderdi hauek jorratu ditu:

  • Elikagaien Segurtasunaren arloan duela gutxi gertatutako gorabeheretako datuen bilketako alderdi giltzarriak partekatzea.
  • Kanpoko eragile guztien laguntza- eta koordinazio-modua aztertzea, datuak biltzeko, eta loturak ezartzea, EBn datuak partekatzeko.
  • Eztabaidatzea nola kudeatu zalantzak epe motzean.
  • Ideia-zaparrada egitea aurrerapen berriei buruz, Arriskuen Ebaluazio Azkarrean datuak biltzeko prozesua hobetze aldera.

Prestakuntza horrek, halaber, aukera paregabea eskaini zuen, Arriskuen Ebaluazio Azkarreko erronkak hobeto ulertzeko, kontaktuak ezartzeko eta Arriskuen Analisian jardunbide egokienak partekatzeko.

Amaitzeko, honako gomendio hauek eman ziren:

  • Beharrezkoa da Arriskuen Ebaluazio Azkarrerako metodologia bateratzea eta datu-bilketa estandarizatzea. “Bake-garaian” gauzatu beharko da.
  • Beharrezkoa da Europako agentzia guztien laguntza (besteak beste, EFSA eta ECDC), metodologia estandarizatzen laguntzeko.
  • Ezinbestekoa da komunikazioa hobetzea: horretarako dagoeneko plataformak badaude ere, oraindik ere badago zer hobetu ildo horretan.

EFSAk 2012an jarri zuen abian estrategia hori, honako hauekin elkarlanean: Zientzia Batzordea, Arrisku Emergenteen Unitatea eta College Hill. Estrategia 2015ean amaituko da, elikagaien krisi baten simulazioa egingo baitute.

Informazio gehiago