Elikagaiak baztertzeko sistema eraginkorra eta horren euskarri gisa erabiltzeko beharrezko azpiegitura edukitzea funtsezkoa da elikadurako arriskuak kudeatzeko. Hori dela eta, Osasunaren Mundu Erakundeak Gida bat argitaratu du, elikagaien segurtasunarekin lotutako gertakizunetan eta larrialdietan elikagaiak baztertzeko.

Gidaren helburua da herrialdeen lagungarri izatea elikagaiak baztertzeko nazio-mailako sistema eraginkorra ezartzean eta inplementatzean. Horretarako oinarriak bi izango dira: arriskuen analisiaren hatsarreak eta agintaritza eskudunen eta elikagaietako enpresen operatzaileen arteko elkarlanerako ezartzen diren protokoloak.

Dokumentuak, adibide praktikoen bidez, elikagaiak baztertzeko nazio-mailako sistemak garatu eta inplementatzeko, eta jada ezarritako prozedurak berrikusi eta hobetzeko praktika onenak laburbiltzen ditu.

Gida FAO/OME