Nekazaritzako elikagaien sektoreak indarrean dagoen legediari buruz egunean egoteko duen beharraz ohartuta, ELIKAk, 2005az geroztik, datu-base bat eskaintzen du nekazaritzako elikagaien sektoreko pertsonek indarrean dagoen eta dagokien legedia kontsultatu ahal izateko.

LegisElika diseinu berriarekin eta funtzionalitate berriekin dator eta sarbide librea du ELIKAren webgunean: www.elika.eus.

LegisELIKAn informazioa ordenatuago eta argiago dago, eta errazago aurki daiteke. Aldi berean, prestazio berriak ere baditu, esaterako:

  • Sektoreko eragileei eta euskal herritarrei legedia bilatzeko aukera eskaintzen die, baita horren zerrenda bat izatekoa ere, euskaraz gainera.
  • Gaika bilatu daiteke informazioa, erabiltzailearen beharren eta berariazko irizpideen arabera.
  • Orrialdearen abiadura hobetu da, informazioa berehala eskaintzeko.
  • Eremu pribatua ere badu, erabiltzaileak gehien interesatzen zaizkion gaien inguruko berriak jaso ditzan.
  • Sare sozialetatik partekatu daiteke informazioa.

Nekazaritzako elikagaien sektoreko eragileen egiazko beharretara are gehiago egokitutako zerbitzua eta zerbitzurik hoberena eskaintzeko ELIKAk duen arduraren ondorioa da eraldaketa hau.