Lehentasunak Arriskuak Ebaluatzeko metodologian – EFSA 2016
EFSAk bere Batzorde Zientifikoari eskatu zion Arriskuak Ebaluatzeko metodologia berrikus zezala, gabeziak zehazteko eta gaur egun dauden arauak eguneratzeko. Batzorde Zientifikoak lehentasunezko hiru gai hauteman zituen, eta bere 2016-2018 Lan Programan sartuko dituzte:
- Sentikortasun indibiduala: Populazio mota ezberdinen (gizakiak, animaliak eta ingurumenean dauden organismoak) sentikortasuna ebaluatzea proposatzen da, arrisku-ebaluazioetan kontuan hartutako zalantza-faktoreen egokitasuna egiaztatzeko.
- Epidemiologia-azterlanen interpretazioa: Zientzia-ebaluazioetan hainbat motatako epidemiologia-azterlanak egin beharko lirateke (adb. gizakien, animalien eta landareen populazioen azterketak), eta horiek diseinu ezberdinak izan beharko lituzkete, batzuk behaketara bideratutakoak eta beste batzuk esku-hartzera bideratutakoak.
- Erabilera-historialaren irizpideak: Erabilera-historiala eta, bereziki, erabilera seguruaren historiala substantzien eta agenteen segurtasun-ebaluazioetan datu toxikologikoak emateko beharra murrizteko edo salbuesteko erabiltzen da EFSAn. Batzorde Zientifikoak dio bateratu egin beharko liratekeela erabilera-historiala ezartzeko irizpideak, EFSAren ikuspegi ezberdinen arteko koherentzia eta funtsa bermatze aldera.
Arriskuen Ebaluazioko hiru arlotan ari dira jada identifikatutako hiru gai horiek lantzen:
- Nahasketa kimikoak
- Atalase toxikologikoaren (TTC) jarraipena
- Nanoteknologiak.
Azkenik, Batzorde Zientifikoak adierazi zuen bateratzea sustatzeko garrantzitsua dela jarraibide berri hauen etorkizuneko garapenean EBtik kanpoko Arrisku Ebaluazioen agentzia eta erakundeen arteko nazioarteko lankidetza txertatzea.
EFSA- Lehentasunak Arrisku Ebaluazioari buruzko gidaliburuen garapenean